BERRITASUNAK DAKARTZA "DIES OASSONIS" ERROMATAR JAIALDIAK

Uzt, 2017 Dies Oiassonis, erromatar, Irun, Oiasso

Uztailaren 14tik 16ra, Irunek berriz bidaiatuko du denboran antzinako Oiasso birsortzen duten jardueren ohizko programarekin. Programak berriz ere hamaika birsortze gauzatuko ditu, bisitariak erromatarren garaietara eramateko: antzerkia, gladiadoreak, indusketetan aurkitutako jatorrizkoen erreplika arkeologikoak artisau-eran eginak (hala nola, brontzezkoa lanak), gastronomia, tailer praktikoak, liburugintza, bitxigintza...Bertan, artistek, aktoreek, artiasuek eta kontalariek parte hartzen dute, penintsulako bazter guztietatik etorrita.

Aurten, Kérberos elkarteak birsortuko duen kanpamentu erromatarra nabarmentzen da. Gainera, aurten, Terrafoc artesans izango dugu; artisau espezialistak dira birsortze historikoak egiten, eta erakustaldiak eta tailerrak egingo dituzte zeramikaren eta zeramika egiteko tekniken inguruan.

Aurten ere, Dies Oiassoniseko ekitaldi nagusia Navigium Isidis izango da, egiptoar jatorrizko Isis jainkosari eskainitako prozesioa, antzinatean nabigazio-denboraldiari hasiera emateko egiten zena. Horretan, erritu-ontzi bat itsasoratzen da, Ploiaphesiari zeremonia eta eskaintzak eginez, itsasoa irekitzeko baita.

Erromatar zirkoa izango da berriro

"Coliseum" goiburuarekin, lau bigak, bi kuadrigak erromatar zirko bat eratuko da San Juan plazan, garai hartako pertsonaien laguntzaz. Hainbat saio egingo dira uztailaren 14tik 16ra arteko asteburuan. Hainbat emanaldi emango dira eta horien zehaztapenak baieztatzen joango dira datak hurbiltzen diren neurrian.

Edizio honetarako, gastronomia-jarduera eskaintza bat ere programatu da eta horren barruan, hainbat tailer emango dira "Irun Dastatu" plataformaren bidez.

Egitaraua osoa hemen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika