ASTEAZKEN HONETAN IRUNEN "LOS AUTOS LOCOS" IKUSKIZUNA IKUSI DEZAKEZU

Urt, 2018 Irun, autos locos, teatro de calle, Navidad

Hiri Bultzada Arloak jakinarazi du Los autos locos marrazki bizidunetako telesailean oinarritutako ikuskizuna izango dela asteazken honetan arratsaldean 18:30etik 20:00etara bitartean. Zehazki, abiadura txapelketa umoretsu bat jokatuko da hirian barrena, Txanaleta plazatik Pío XII.a plazaraino, eta diseinu ikusgarriko bost auto eta berariaz karakterizatuko diren beste hainbeste pilotu izango dira protagonistak.

Bestalde, urtarrilaren 4an, ostegunarekin, merkataritza dinamizatzeko kanpainaren barruko beste kalejira bat izango da: 5 metro garai ere diren sei pertsonaia dibertigarri eta maitagarri Irunen barrena ibiliko dira, Fermín Calbetón ingurutik Pío XII.a plazaraino, 19:00etatik aurrera. Baliteke trafikoan aldaketak gertatzea, baina une batekoak izango dira betiere.

Ulterior el viaje izeneko ikuskizunak oso etorkizun urruneko abentura bat islatuko du: zientzialari batek denboraren makina bat asmatuko du, eta, hari esker, 5 metro garai ere den animalia espezie liluragarri bateko hiru kideko familia bat aurkituko du; izaki kurioso, maitagarri eta jostalariak. Sei pertsonaiek zur eta lur utziko dituzte ikus-entzuleak, latorrizko bola erraldoi baten gainean ibilita eta airean akrobaziak eginda besteak beste.

Edonola ere, eguraldiaren araberakoa izango da jarduera horiek egitea.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika