"ZELANDA BERRIA KAYAKA JANTZITA. ORAIN ETA HEMEN MUNDUAREN BESTE PUNTAN" DOKUMETALA EMANGO DA OSTEGUNEAN, AMAIA KULTUR ZENTROAN

Aza, 2017 Irun, Zure abenturaren bila, Amaia K.Z, Eneko Yarza

Ostegunean, azaroaren 9an, 19:30ean, “Zure abenturaren bila” programaren saio berri bat egingo da Amaia Kultur Zentroko Hitzaldi Aretoan (sarrera, López de Becerra kaletik). Oraingo honetan, "Zelanda Berria kayaka jantzita. orain eta hemen munduaren beste puntan" ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da eta Eneko Yarza egingo du euskarazko aurkezpena. Sarrera doan izango da.

SINOPSIA

"Attonak esan zidan Oiartzunen zulo sakon eta zuzena eginez gero munduaren beste puntan Zelanda Berrian agertuko nintzela. Ez nuen zulorik egin beharrik izan Ozeaniako uharte hauetara iristeko baina han urek sortutakoak ikusi eta sentitzeko aukera izan nuen. Iparraldeko Inuitek dioten bezala "kayaka jantzi" eta 5 hilabetez Maorioen uharteetako zainetan zehar txoko ikusgarri dexente ezagutu nituen.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika