TXEKIAKO ‘PRAGUE PHILARMONIC CHILDREN’S CHOIR’ HAUR ABESBATZA IGANDEAN PORTUKO ELIZAN

Aza, 2017 Hondarribia, Abesbatsa, Txekia, Esfikaia, Parrokia

Igandean arratsaldeko 19:30ean Portuko Elizan Txekiako’Prague Philarmonic Children’s Choir’ haur abesbatzaren kontzertua izango dugu. Hondarribiko Eskifaia Abesbatzaren bidez, urtero bezala Tolosako Abesbatzen Lehiaketan parte hartu duen taldea etorriko da, Hondarribiko Udala, Hondarribiko Parrokia eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Haur Abesbatza hau Txekiako garrantzitsuenetako bat da. Jan Kuhn-ek sortu zuen 1932an. Egun 36 neskek eta 3 mutilek osatzen dute, eta hasierako helburua haurrei abesten erakustea izan zen, zaindutako ahots natural bat lantzea, intonazioa eta zehaztasun erritmikoan sartu gabe.

Ordutik, abesbatzak musika egile, musika maitale eta arte instituzioen arreta izan dute. Sortu eta denbora gutxira Opera Nazionaleko Teatroa eta orkestra desberdinekin elkarlanean hasi zen eta 1952an Txekiar Filarmonikoaren subsidiario bihurtu zen.

1956an Pariseko Abesbatzen Joko Olinpikoetan Lehenengo saria eskuratu zuenetik, ondorengo herrialdeetan birak egin ditu: Europa, Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Japonia, Malaysia, Singapur… Abesbatzak bi aldiz irabazi du Sari Nagusia Tolosako Abesbatza Lehiaketan: 1998 eta 2008. urteetan.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika