AMETSA ABESBATZAK "CARMINA BURANA" EMANDA OSPATUKO DU 60. URTEURRENA

Eka, 2017 Irun, Carmina Burana, Ametsa Abesbatsa, urteurrena

Irungo Ametsa Abesbatzak Carmina Burana emanda ospatuko du 60. urteurrena. 150 abeslarik interpretatuko dute, bi pianok, perkusioak, soprano batek, baritono batek eta tenor batek lagunduta, ekainaren 18an, igandearekin, 20:00etan, Amaia Kultur Zentroan, Irunen bertan.

Obra


Carmina Burana XX. mendeko kantata eszeniko bat da, Carl Orffek 1935 eta 1936 artean konposatua Carmina Burana Erdi Aroko idazlaneko zenbait poema erabiliz hitzetarako, eta 1937ko ekainaren 8an estreinatu zen, Frankfurt am Maineko Alte Oper etxean, Oskar Wälterlin zela zuzendaria. Orffen bertsioak, Catulli Carmina eta Trionfo di Afrodite kantata eszenikoekin batera, Trionfi trilogia osatzen du.

Fernando Etxeparek zuzenduko du obra. Soprano bakarlaria María Martín izango da, eta tenorra, Aitor Garitano bergarar gaztea, 17 urtekoa besterik ez; baritono roletan, berriz, David Ortega arituko da, Bordeleko Antzoki Nazionalekoa. Gainera, Ametsa Abesbatza osatzen duten koru guztietako 150 bat abeslarik hartuko dute parte, baita Donostiako Orfeoiko, Iruñeko Orfeoiko, Kantabriako eta Errioxako zenbait gonbidatuk ere.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika