DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ITSASPEKO ZINEMA ZIKLOA AMAIAN

Aza, 2017 Irun, Ciclo de cine Submariano, Amaia K.Z, Cine, Mar

Azaroaren 28tik 30era, Amaia KZko hitzaldi-aretoan egingo da Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren edizio berria. Sarrera dohainik izango da. Proiekzioak 19:30ean izango dira, eta honako hau izango da programa:

Azaroaren 28an, asteartean:

19:30ean: K - Komodo and beyond, Julie Ouimet-ena. 4 min.

Koralaren triangeluaren bihotzean, UNESCOren Gizadiaren Ondarea eta naturako 7 mirarietako bat, erraldoien erreinua da Komodo, baina hango uretan ere izaki liluragarriak bizi dira.

19:35ean: The night its mysteries, Pedro Sarmiento Vázquezena. 6 min.

Paradisu bat aukeratu zuen urpekaritzarako duen grina bizitzeko, Kanaria Handia, eta altxor agorrezina aurkitu zuen urperaldietan.

19:40an: SyngDoc: Signatidoen mundu ezezaguna, Pablo J. Garrido Villaverderena. 45 min.

Dokumental honek mundu txundigarri batean murgiltzen du ikuslea. Bertan, arrain signatidoak aurkituko ditu: itsas zaldiak, pipa arrainak edo itsas dragoiak. FECYT-MINECO eta CSIC programek finantzatutako proiektua.

20:25ean: Itsas magalea, Maite Erauskin Extramianarena. 12 min.

Nolako itsasoa dugu gure kostaldeetan? Haserrea, menderakaitza, basatia… Eta nolakoa da bizitza hain dinamikoa eta iragarrezina den zerbaiten barruan? Kantauriko uretan murgilduko gara, hori jakiteko.

20:35ean: Budapest Inferno: The Secret of the Molnar Janos Cave, Balaz Lerner-ena. 50 min.

Eguzki-argirik ezak bizitzarik ez dagoela esan nahi omen du, baina, egia esateko, justu alderantziz da. Molnár János, Europako ur azpiko kobazulo termokarst handienak askoz sekretu gehiago dauzka biltzeko.

Maiatzaren 29an, asteazkenean:

19:30ean: Sleeping volcano Island, Carlos Virgili Riberena. 19 min.

Tenerifeko irlan, denboraren joanak izoztutako laba-jarioak daude, eta konifero-baso berdeak eta laino zerratuak haien hegaletan… bidaia labur bat, lo dagoen sumendiaren irlan barrena.

19:50ean: Memorias de Sal, Jose Antonio Valverde Riazarena. 7 min.

Bizi izandako uneak, sentipen sakonak, irudiak buruan, koloreak, isiltasunak, soinuak, argiak… horiek guztiek osatzen dute Memorias de sal.

20:55ean: Mareas Rojas, Manuel Enrique Garcia Blancorena. 22 min.

Europar Batasunean, Espainia da molusku gehien ekoizten duena, eta ekoizpen horren % 95, Galiziako estuarioetatik dator. Azken urteotan, gero eta alga toxiko gehiago dago, eta marea gorriak sortzen dituzte.

20:20an: Hechizo, Tomás Mesarena. 7 min.

Unibertsoa sorgin batek sortu zuenekoa.

20:25ean: Eduard Admetlla, el amigo de los peces, Gorka Leclercq Garcíarena. 60 min.

Dokumental autobiografikoa da, eta Eduard Admetlla-ren bizitza kontatzen digu, hasi zenetik. Admetlla urpekaritzako aurrendarietako bat izan zen gure herrialdean, urpekaritzako ekipoak asmatu zituen, urpeko irudiaren aitzindaria izan zen eta Meda irla hain ezagunen aurkitzaileetako bat. Erromatarren garaiko naufragio ugari ere aurkitu zituen Kataluniako itsasertz luze zabalean, eta eskafandra bidezko munduko sakonerako errekorra lortu zuen, 1957an 100 metro jaitsita. Dokumentalean, beren abenturak kontatzen dituzte Eduard Admetllak berak eta beste protagonista batzuek.

Ostegunean, 30an:

19:30ean: CIMASUB 2017 zinemaldiko argazki irabazleak. 5 min.

19:35ean: En el Corazón de Maldivas, José Luis Huertas Nadalena. 5 min.

Irla horien ozeanoko biodibertsitatea, Judith de la Rosak deskribatua.

19:40an: Las Lagunas de Ruidera, Antonio Ballesteros Marcosena. 18 min.

Paraje paregabea, Gaztela-Mantxako lautadetakoa.

20:00etan: Costa Rica · Edwar Herreño. 5 min.

Natur baliabidez beteta dagoen herrialde bateko urpeko altxorrak.

20:05ean: Khelone The Punishment of Hermes, Vicente Leal Juanena. · 10 min.

Khelone pertsonaia mitologiko greziarraren eskutik, ozeanoetan barrena ibiliko gara, eta bere begien bidez, bere erreinua zaindu beharraz kontzientziatzen gaitu.

20:15ean: Cabo de Palos: Un balcón al Mediterraneo · Ricardo Morer. 3 min.

Cartagenako Hormigas irletako itsas arrain erreserba.

20:20an: Silencio, José Carlos Rando Lararena. 5 min.

Itsasoa beti izan da leku isila, edo hori uste izan da…

20:25ean: Espejo Líquido, Rafa Herrero Massieu-rena. 50 min.

Ozeano zabalean dagoen bizi-aniztasun paregabea. Migratzen duten, ehizatzen duten eta gordetzeko modu burutsuak erabiltzen dituzten espezieak.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika