'EL CARTÓGRAFO' ANTZEZLANA LARUNBAT HONETAN ANTZEZTUKO DA IRUNEN

Ots, 2018 Irun, antzerkia, Amaia KZ,

Larunbat honetan, hau da, martxoaren 3an, 20:00etan, "El cartógrafo" antzezlana antzeztuko da Amaia Kultur Zentroan. Juan Mayorgak idatzi eta zuzendutako lan honen protagonista Blanca Portillo eta José Luis García-Pérez aktore ezagunak dira Sarrerak betiko tokietan erosi ahalko dira 16,65 euroan (tarifa orokorra) eta 12,50 euroan (14 urtez azpikoak, langabeak edo gazte txartela dutenak).

SINOPSIA

Gaur egungo Varsovian Blancak ghettoko kartografoaren kondaira entzun du. Kondaira horren arabera, kartografo zahar bat —bere inguruan dena hiltzen zen bitartean— tematu zen arriskuan zegoen mundu hura marraztu egin behar zuela; baina hankek ez ziotenez eusten, eta behar zituen datuak berak bilatu ezin zituenez, neskato bat zen harentzako datu haien bila ibiltzen zena. Kondaira egiatzat hartu eta Blanca ere, obsesionatuta, mapa zaharraren bila hasiko da jo eta ke, eta nahiz eta berak jakin ez, bere buruaren bila ere bai.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika