MAIATZAREN 13-AN EGINGO DA IRUNEN V. SKATE EGUNA

Mai, 2017

Aurten Irungo Skate Eguna maiatzaren 13an egingo da 16:30etik 19:30era Iparralde hiribideko Skate Park-ean. Ekitaldi hori egiten den bosgarren urtea izango da eta horren xedea da hiriko kirolari garrantzia ematea eta Skate Park-erako sarrera eta erabilpena bultzatzea gazteen artean

rungo udala lankidetzan ari da HS2 klubarekin, Iñaki Navascues "Triki" horren buruan dagoela. Talde horretakoek koordinatzen dute ekitaldia eta lehiaketa antolatzen dute. “Gure ustez, skate bezalako kirol batek garrantzi handia har dezakeela Irun bezalako hiri batean eta, bestalde, gaur egun praktikatzen dutenak gazteak direla nagusiki. Horregatik uste dugu Skate Egunari babesa ematea beharrezkoa dela" adierazi du Navascuesek ekitaldiaren aurkezpenean.

Hiru rider profesionalek osatuko dute epaimahaia eta boluntario gisa ere lagunduko dute jardunaldiaren antolamendua hilaren 13an. Arratsaldeko 19:00 aldera, lehiaketa amaitzen denean ezagutzera emango dira kategoria bakoitzeko irabazleak eta sariak skate material espezifikoa izango dira.

Nahi duten guztiak hurbildu ahal dira Skate Park gunera eta izena eman ahalko dute aurreikusitako lau kategorietako batean: sub 10, 14, 18 eta Open. Era berean, patinatze librerako uneak ere izango dira. Beraz, izen emateak unean bertan egingo dira Skate Park-ean, 16:00etatik 16:20 arte, gutxi gorabehera.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika