EKINTZA UGARI BULARREKO MINBIZIAREN AURKAKO ASTEAN

Urr, 2018 Hondarribia, cáncer

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta ekintza ugari antolatu dira aste osorako Udalaren eta zenbait elkarteren artean.

Horien berri emateko Arantxa Berrotaran Gizarte Zerbitzu zinegotziak, AECC Elkarteko Maider Sierra eta Elena Olasagastik eta Katxalin Elkarteko Edurne Iruinek agerraldia egin dute. Azken orduan EMEKI Elkarteak ezin izan du bertan egon baina ekimenarekin bat egiten du.

Emakumeak gogorren jotzen dituen gaitzaren aurrean kontzientziazioa, prebentzioa eta babesa sustraitu nahi dituzte iragarritako ekintzok. Halere, gizonen %5-8 artean ere jotzen du gaixotasunak.

Abiapuntu gisa, prentsaurrekoa amaitu eta lazo arrosak jarri dituzte Kasino Zaharra Adinekoen Etxean eta Emekiren eraikinean gaur bertan. Ostiralean, hilak 19, 11:00etan, ‘Bularreko Minbiziaren Aurkako Tipi-Tapa’ egingo da Itsas Etxea Auditoriumetik Kasino Zaharreraino. Azkenik, igandeko 12:00etan, lazoak banatu eta ohol interaktiboetan bular minbiziarekin loturiko mezuak jartzeko aukera egongo da San Pedro kalean. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika