EILEEN JEWELL IDAHOKO FOLK, BLUES ETA COUNTRY ABESLARIA IGANDEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Uzt, 2018 Hondarribia, EILEEN JEWELL, konctzertua

Igandean arratseko 21:00etatik aurrera, Itsas Etxea Auditoriumean Eileen Jewell Ameriketako Estatu Batuetako Idahotik datorren folk, blues eta country abeslari ezagunaren kontzertua izango dugu. Sarrerak 7 eurotan saltzen dira ARMA PLAZAn larunbaterarte, igandean auditoriumean bertan eta baita kutxasarrera web gunean ere.

Hondarribian aritu ostean, besteak beste Manchester, Southampton eta Londoren ariko da. Aurretik Balear uharteetan eta Madrilen joko du.

Kontzertua Psilocybe Elkarteak aurten betetzen duen 25. urteurrenaren barnean kokatzen da. Hartara, uztaila eta abuztuan hainbat ekitaldi desberdin antolatu dira asteburuetan. Hondarribiko Udalak urteurren honetarako 50.000 euroko dirulaguntza onartu zuen ahobatez azken Plenoak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika