Egun bat aisialdi harreran

Api, 2020

Aisialdi harrerak ateak irekitzen dizkie, astelehen honetatik goiti, osasun krisiaren kudeaketan ari diren gurasoen haurrei.

Amaia, Arthur, Pedro, Guzman, Lucas… orotara hamar bat haur hartzen ditu aisisaldi harrerak geltoki auzoko eskolan. Haien jostarazteko, 13tik gora udal langile arituko dira, egitura zuzendariak, animatzaileak edo ama eskoletako lurralde langile adituak (ATSEM) izan, aldizka, oporraldi horretan lanean.

Talde osoak ahalegin betea egin du egitarau ludiko eta hezitzailea prestatzeko eta jardunak haurrei egokitzeko, haietako batzuek ez baitute egiturara joateko ohitura.

Guztiei usatzeko aukera eman dien lehen “gizarteratze” egun baten ondoren, haurrak, orain, proposatzen zaizkien animazioetaz gozatzen ari dira, nor bere nahien arabera: altxor ihizia, kirol ibilbideak, mahai jokoak, hainbat motatako lantegiak…

OSASUN NEURRI GUZTIAK HARTZEN DIRA

Eskolak eskaini hornidurei esker, haur bakoitzak bere material berea dauka. Goiz honetan, adibidez, Sophie eta Laurence animatzaileek haietako bakoitzarentzat motrizitate ibilbide bat antolatua zuten, eta arratsalderako, sukaldaritza lantegirako, haur bakoitzak bere tresna bereak zituen pastiza bat prestatzeko. Neurri horiez gain, jendeen artean gorde beharreko distantzia gordetzen da ere eta eskuak sistematikoki garbitzen dituzte.

Egunero jardun berriak izanik ere, bada eguneroko zeregin paregabe bat, oiloen zaintza: arroltzeak biltzea, lasto garbia ematea, edateko aska betetzea, bihiak ganbelan ematea edo eguerdiko piknikatik geratu diren hondakinak ematea… Eta guztiak horretan bozkariatzen dira.

Badute, bai, oporraldia ongi pasatzeko aukera!

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika