EGUBERRIETAN BAIONARA

Abe, 2018 Baiona, Navidad, actividades, Noel,

Eguberriak heltzear dira, eta Zazpi Aldizkaritik plan bat proposatu nahi dizuegu, hemendik hurbil tarte dibertigarri bat pasatzeko familian: zoaz Baionara Eguberriak bizitzera. Aurten, berriz ere noria erraldoi bat jarriko dute hiriaren erdialdean; azoka txikiak izango dira kalean, aurpegiak margotzekoak, haurrentzako tailerrak, su artifizialak eta askotariko jarduera ugari asteburu bakoitzean.

Gehien gustatu zaiguna izan da gaika programatu dituztela asteburuak. Horrela, abenduaren 8tik 10era Elkartasunaren asteburua da; abenduaren 15 eta 16koa asteburu asteburu tradizionala izango da eta abenduaren 23 eta 24koa asteburu magikoa . Baina, goazen zatika.


EZIN DITUZU GALDU... (JARDUERA NAGUSIAK)

1. NORIA ERRALDOIA: Noria erraldoian gozatu ahal izango duzu; Place de la Liberté plazan dago, abenduaren 1etik urtarrilaren 2ra bitarte. 11:00etatik 20:00etara ibiliko da noria. Helduentzako prezioa 5€ da; umeek, berriz, 3€ ordainduko dituzte bidaiako. Oharra: Eguberri egunean eta Urteberri egunean, 14:00etatik 20:00etara izango da ordutegia.

2. NOELEN AZOKA TXIKIA: Azoka txiki honetan, eguberrietako ohizko postuak aurkituko dituzu: gozokiak, opariak, artisautza,… 30 erakusketari izango dira Place du Réduit plazan, abendu osoan. Azoka txikia 11:00etatik 19:00etara egongo da irekita, igandetik ostiralera , eta larunbatetan, 11:00etatik 21:00etara. Azoka txikiaz gainera, leku berean, karrusel koloretsu bat eta eguberrietako pinu erraldoi bat (17 metro altu) gozatu ahal izango dituzu; horrez gain, kaleko janaria eskaintzen duen gune bat izango da asteburuetan 22:00ak arte.

3. NOELEN JAIA (SAINT-ESPRIT AUZOA). Leku horretan, abenduko asteazken, larunbat eta igandeetan, haurrentzako hainbat tailer programatu dira. Gainera, abeletxe txiki pedagogiko bat egongo da; paseoak poneyan, aurpegiak margotzekoak… Alegia, ezinbestean etorri beharra daukazu, animaliak gustatzen zaizkien umeak baldin badituzu. Ordutegia: 14:00-17:00. Berritasun gisa, aurten, abenduaren 22an hasita eta urtarrilaren 6ra arte, estalitako patinaje pista batez gozatu ahalko dugu 14:00etatik 19:00etara (larunbatetan 21:00 arte irekita egongo da). Patinaje pistaren prezioa 5 €-koa da heldunetzat.

4. NOEL AITAREN ETXEA.Carreau des Halles kalean, Aita Noelen etxea bisitatu ahal izango dute txikienek; abenduaren 5etik 24ra egongo da jarrita. Noel jaunaren etxearen irekiera ordutegia asteazken, larunbat eta igandeetan izango da 14:00etatik 19:00etara. Berarekin atera ahalko dituzu argazkiak, Aita Noel erraldoiak ikusiko dituzu, izei argitsu bat…

5. SU ARTIFIZIALAK Abenduaren 15 eta 22an (larunbatarekin), Su Artifizialen Lehiaketaren 3. Edizioa egingo da Bastion Royal eremuan.

6. AITA NOEL ABENTURAZALEA. Asteazkenean, abenduaren 12an, 17:00etan, Aita Noel abenturazale batek jausgailu batez botako du bere burua hirira iristeko, Roland-Barthes zelaigunera.

7. OLENTZEROREN IRITSIERA. Abenduaren 15ean (larunbata) Olentzero Baionara iritsiko da. 15:30ean itsasontzian iritsiko da Chaho kaira.

 


GAIKAKO ASTEBURUAK

2017ko abenduaren 15 eta 16a: Asteburu Tradizionala

Larunbatean, abenduaren 15a agendako “tradizionalena” da, egun horretan Olentzero iritsiko baita. Goizean, hiriko abesbatzek alaituko dituzte bere kantekin Baionako kaleak. Egun osoan, merkataritza jasangarriaren azoka txiki bat egongo da Pelletier kalean, eta eguberrietako ohizko kanten kontzertuak, Askatasunaren plazan.

Munduko ikazkin ospetsuena 15:00etatik aurrera ikusi ahal izango da Baionan. Chaho kaian hasiko da desfilea, eta hiriko erdialdetik ibili ondoren Carreau des Halles-en bukatuko da 17: 00etan.

20:00etan, su artifizialak ikusi ahalko dira, Bastion Royale-tik.

Igandean, 16an, berriz ere hiriko abesbatzek girotuko dute egun osoa, eguberrietako kantekin. Gainera, 17:00etan, Aita Noel abenturazaleak eta bere laguntzaileak rappela eginez jaitsiko dira hiriko katedralaren goitik. Ez ezazu galdu!

Su artifizialetako asteburua: abenduak 22 eta 23

Larunbatean, abenduaren 22an, 11:00etatik aurrera, kaleko desfile bat ikusi ahal izango dugu, Lehoi Erregea protagonista nagusia duela. Desfilea 11:00etan aterako da Askatasunaren plazatik eta 12:00 aldera iritsiko da Jacques-Portes plazara. Arratsaldean, linterna askatze bat egingo da 19:30ean, Nive kaitik eta su artifizialak izango dira 20:00etatik Bastion Royale eremutik.

Abenduaren 23an (igandea), 14:00etatik 16:00etara haurrentzako makillajea izango da Carreau des Halles eremuan. 16.00etan, Errusiako Moskova abesbatzaren emanaldia izango da Baionako Antzokian. Sarrerak Baionako Turismo Bulegoan 8 eta 12 euroko prezioan.


Aparkalekua dohainik Baionan

Aparkatzea ez da aitzakia izango Eguberrietan Baionara ez joateko, zeren larunbatetan, igandeetan eta jai-egunetan dohainik aparkatu ahal izango baita kalean eta azalerako parkingetan 14:00etatik aurrera. Gainera, hiriko parking batzuek, gainerako egunetan, lehenengo orduan dohainik aparkatzeko aukera eskaintzen dute (De Gaulle eta Pedros parkingek izan ezik). Gainera, astelehenetik larunbatera, 07:30etik 19:30era, autobusak egongo dira dohainik, aparkaleku horiek eta hiriko erdialdea lotuko dituztenak.

Jakin nahi al duzu programa osoa? Sartu zaitez hemen eta deskargatu programa osoa.

Argazkiak: bayonne tourisme.com

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika