EGUBERRIETAKO LEHEN PLANAK IRUNEN

Aza, 2019

Irungo 2019ko Eguberrietarako aurreikusitako planen berri izaten ari gara pixkanaka-pixkanaka. Agendan hainbat izen nabarmentzen dira: Ismael Serrano, OTko Gisela, Luis Piedrahita edo Anhony Blake, besteak beste. Ez galdu hurrengo asteetako egutegiaren xehetasunik.

ZENBAIT HITZORDU AIPAGARRI


Abenduak 7, larunbata: ANTZERKIA: Yllana konpainia "The Opera Locos" obrarekin.

Abenduak 13, ostirala: MUSIKA: "Irun Hiria" Musika Banda Kultur Taldea OTko Giselarekin Disney ikuskizun batean.


Abenduak 22, igandea: ISMAEL SERRANOREN KONTZERTUA Amaian. Kantautoreak bere azken diskoa, "Todavía", aurkeztuko du, bere betiko gaien bilduma.

Abenduak 29, igandea: MAGIA NTHONY BLAKE mago eta mentalistarekin. Haren azken ikuskizuna izango dugu: "Pentsamendu konfidentzialak".

Urtarrilak 10, ostirala: BAKARRIZKETA, LUIS PIEDRAHITAREN eskutik. Irunera itzuli da "Mi palabra contra la mía" bere azken lanarekin.

IZOTZ PISTA: 12/6tik 01/6ra


Datetan aurreratu egingo da izotz pista.

Berrikuntza gisa, izotz pistak denda laguntzaileak izango ditu, eta horiek, esparruan bertan presentzia izateaz gain, deskontu bonuak izango dituzte.


Honako hauek izango dira ordutegiak:

Abenduak 6-7-8: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Abenduak 9-10-11-12: 17.00etatik 20.00etara.

Abenduak 13: 17.00etatik 21.00etara.

Abenduak 14: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Abenduak 15: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Abenduak 16-17-18-19: 17.00etatik 20.00etara.

Abenduak 20: 17.00etatik 21.00etara.

Abenduak 21: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Abenduak 22-23-24-26: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Abenduak 27-28: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Abenduak 29-30-31 eta urtarrilak 2: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Urtarrilak 3-4-5: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Urtarrilak 6: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Itxita: Eguberri egunean eta Urte Berri egunean.

Hona hemen pistaren prezioak:

13 urtetik beherako haurrek: 2 euro.

13 urtetik gorakoek: 3 euro.


5 sarrerako bonoa 13 urtetik beherako haurrentzat: 8 euro.

5 sarrerako bonoa 13 urtetik gorakoentzat: 12 euro.

LUIS MARIANOKO EGUBERRIETAKO AZOKA


Joan den urtean egiaz harrera onarekin estreinatu zen proposamen bat tokiko denden Eguberrietako azoka izan zen. Aurten berriro egingo da, baina Luis Mariano lorategietan izango da. 6 etxola jarriko dira (iaz 5 izan ziren) eta bertako dozena bat dendak baino gehiagok parte hartzea espero da.

Abenduaren 20tik urtarrilaren 5era izango da zabalik azoka 11:00etik 13:00etara eta 17:00etatik 20:30era, Eguberri egunean eta Urte Berri egunean izan ezik, egun horietan itxita egongo baita.



IRUDI ERRALDOIAK ABENDUAREN 20AN PIO XII PLAZAN

Abenduak 20: Inaugurazioa: Txoborro Magoa (17.00-18.00)

Abenduak 27: Azkona Pailazoak (17.00-18.00)

Urtarrilak 2: Ipuin kontaketa: ipuin Borobilak (17.00-17.45.)

Urtarrilak 3: Malabare eta oreka tailerra (16.30-18.30)

Urtarrilak 4: Ipuin kontaketa: ipuin Borobilak (17.00-17.45.)

BESTE JARDUERA IBILTARIAK



Era berean, hainbat kale emanaldi ibiltari antolatu dira Eguberrietako animazioa hiriko txoko guztietara eramateko.

Abenduaren 27an, Kolplez Blai Perku show batucada ikuskizuna (18:00-19:30) San Migel auzoan, Colon ibilbidean eta Luis Marianon barrena ibiliko da.



Abenduaren 28an, Ondare elkartearen eskutik, erraldoiak eta buruhandiak (17.00-18.30) ibiliko dira San Miguel auzoan eta San Juan plazan barrena. Bukatzean, Rockalean taldeak (18.30-20.30) bere rock bertsioa ekarriko digu Irunera, Luis Marianotik CBAko eremura, Arizmendi Almirantea kaletik pasata.

Kanpaina ixteko, urtarrilaren 3an Peña Poteo Txarangak (18:30-20:30) San Migel, Colon ibilbidea, Zabaltza plaza eta Almirante Arizmendi eremuak animatuko ditu; eta Urtarrilaren 4an Burrunba Elektrotxaranga izango dugu berriz ere (18:00-20:00), eta Oiasso Museotik Fermin Calbetonera, Colon ibilbidera, Zabaltza plazara, Luis Marianora eta San Joan plazara egingo du bere ibilbidea.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika