EGUBERRIAK IRUNGO OIASSO ERROMATAR MUSEOAN

Abe, 2018 Irun, Bisita Gidatuak, Turismo


Oiasso Erromatar Museoak jarduera ugari eta askotarikoak prestatu ditu. Gozatu ahal izango dugu Irugurutzetako meatzeetara bisita eginda, edo Ama Xantalengo nekropolira. Haur-jokoak egingo dira, eta indusketa-tailer bat ere bai, hiriko erromatar bizimoduko eguneroko objektu batzuk ezagutu eta aztertzeko. Sartu nahi duzu planean? Informazio guztia, ondoren.

Bisita nekropolira: Abenduaren 22 eta 29an eta urtarrilaren 5ean, larunbatarekin

Oiasso Erromatar Museoak bere ohizko irtenaldiak programatuko ditu udako larunbatetarako (11:00), museotik bertatik irtenda, Ama Xantalenego nekropolia ezagutzeko. Toki hori Ama Xantalen ermitako aztarnategi arkeologiko bat da: bertan azaldu zen Oiasso hiriko nekropolia (100 urnatik gora, eta dagozkion osagarriak). Duela urtebete pasata berritu da eta bertako panelen bitartez emandako azalpenekin hobeto ezagutu ahal izango duzu antzinako Oiassoko bizilagunen hileta ohiturak nolakoak ziren.

Irugurutzetako meatze-trena: abenduaren 23 eta 30era daude programatuta irteerak, 11:00etatik 12:30era.

Hiriko beste erakargarritasun turistikoa Irugurutzetako meatzeak dira. Bertara joan zaitezke oinez edo meatzetako tren ezaguna hartu, Oiasso Museoa eta erromatarren garaiko aztarnategi hori lotzen duen tren berdea alegia, non deskubrituko dituzun meatzeak eta kaltzinatze-labeak.

Kasu honetan, irteerak igandean daude programatuta, 11:00etan. Prezioak: 5,50 euro pertsona bakoitzeko. 6-14 urtekoentzat: 3,85 euro eta 6 urtetik beherakoentzat: doan. Informazioa eta erreserbak Oiasso Museoan. Telefono-zenbakia: 943 639 353.

Irugurutzetako tiro naturaleko kaltzinatze labeei buruzko APP berria

Uda honetan APP berri bat estreinatu da Irugurutzetako multzo historikoa hobeto ezagutzeko. ‘Irunberdea-Irugurutzeta’ izena du Aplikazioak, eta Android gailuetarako prest dago. Jaitsi ondoren, erabiltzaileek nahikoa izango dute beraien mugikorrarekin apuntatzea meatzeetan instalatutako informazio plaketara hainbat eduki kargatzeko, eta haien artean dago errealitate areagotuko materiala, zeinek ibilbidea eta ikustaldia aberastuko duten.

APP: “Herkulesen hamabi probak”

Zabiltza Oiasso Museoan barrena bere aplikazioarekin, eta ibilbidearen bukaeran, lortu ezazu arkeologo-diploma. Ziur harrituko zaituela nolakoa zen Oiasso hiri zaharreko bizimodua.

Arkeolab: Indusketa- eta laborategi-tailerra (familiak). Abenduaren 22 eta 29an eta urtarrilaren 5ean, larunbatarekin

Oiasso Museoak aukera ematen digu benetako arkeologoak izateko. Jarduera honen bidez, aztarnategi batean indusketa egingo dugu, eta laborategian aztertuko ditu aurkitzen ditugun objektuak. Larunbatetarako programatu da jarduera hori, hain zuzen, abenduaren 22 eta 29rako eta urtarrilaren 5erako, 12:00etatik 13:30era bitartean.



Beste jarduera batzuk:

Mosaiko erromatarrak:

Abenduaren 26an eta urtarrilaren 2an, asteazkenarekin. 11:00-13:00

Arkeolab: Indusketa- eta laborategi-tailerra


Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an, ostegunarekin. 11:00-12:30

Ginkana: Proba-jokoa

Abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, ostiralarekin. 11:00 -12:30

Oiasso Party: Mimika-jokoa

Abenduaren 28an eta urtarrilaren 4an, ostiralarekin. 16:00-17:30

Toki-kopuru mugatua. Erreserbak, Oiasso Museoan. Tel: 943 63 93 53


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika