EGUBERRI AURREKO PLANAK: AZOKAK, MERKATUAK …

Aza, 2018 Planes de ocio, navidad

Dagoeneko Eguberri "usaina" daukaten egun hauetarako plan batzuk proposatzen dizkizuegu. Familiarekin tarte dibertigarri bat pasa edo lagunekin gozatzeko planen xehetasunak emango dizkizuegu ondoren: eguberrietako azokak, merkatu txikiak, etab.


Abenduaren 1 eta 2an: Eguberrietako azoka Endanean (Hondarribia)

Eguberriak gertu ditugu eta Endanea Garden-ek dena prest dauka bere Eguberrietako azoka egiteko. Zatoz eguberrietako erakusketaren 500 metro koadroak bisitatzera eta artisau eta herriko produktuen postu piloa aurkituko dituzu gainera. Erakusketari batzuek errepikatu egiten dute, baina berrikuntzak ere egongo dira. Zer aurkituko dugu han? Ogiak, opilak, barazkiak, gaztak, hestebeteak, bonboiak … eta artisau alorrean: orratz-lanak, joste-lanak, euskal jantziak, bisuteria, eztiaz eginiko produktuak, zeramika, izpiliku produktuak, koadernaketak … Sarrera doakoa da; musika zuzenean, sagardoa eta oso giro ona egongo da. Adi, haurrentzako ekintzak ere egongo baitira gune batzuetan.

Larunbata, 1:
- Eskulan tailerra: 11:00-14:00
- Aurpegien marrazketa: 16:30-19:30
- Bulboak landatzeko tailerra: Egun osoan
- Marrazketa gunea: Egun osoan
- Ponian ibiltzea: 11:30 - 13:30 eta 16:00 - 18:00.
Igandea, 2:
- Eskulan tailerra: 11:00-14:00
- Aurpegien marrazketa: 11:00-14:00
- Bulboak landatzeko tailerra: Egun osoan
- Marrazketa gunea: Egun osoan
- Ponian ibiltzea: 11:30-13:30


Abenduaren 6tik 9ra: Eguberrietako Azoka Ficoban (Irun).

Azoka hori dagoeneko klasiko bat da Bidasoko eskualdean eta inguruetan. Irungo azoka barrutian abenduaren 6tik 9ra Eguberrietako Azokaren 13. edizioa egingo da. 3 pabilioietan zera eskainiko da:

- Artisauen azoka (Gabiltza elkarteak antolatuta)
- Elkartuz, Gipuzkoako elkarte eta ONG erakundeei dedikatutako gunea, non ezagutzera emango duten haien jarduna. Txikienentzat tailerrak eta ekintzak ere antolatuko dituzte.
1 eta 2 pabilioietan azoka jarriko da. Hemen aurkitu ahal izango dugu espezialitate desberdineko produktu eta erakusketari pilo handia: gastronomia, artisautza, turismoa, opariak, moda eta osagarriak, edertasuna eta osasuna, dekorazioa, jostailuak eta jokoak, etxeko gauzak, aisia eta denbora librea, … Horrez gainera txikienentzat puzgarriak, jolasak eta Navarcadabra-ren eskutik magia ere egongo da.


Abenduaren 7tik 9ra: Biarritz Xmas Market

Eguberrietan ez dago ezer tipikoagorik merkatu txikiak baino. Biarritzeko Christmas Market azokara joatea gomendatzen dizuegu, Biarritzeko Kasinoan (Diane saloian). Sarrera dohain da eta ordutegia honakoa: ostiralean 15:00-20:00, larunbatean 10:00-20:00 eta igandean 10:00-18:00

Market horretan 30 moda-sortzaileen lanak ikusi ahal izango dituzu, bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan, osagarriak, bitxiak, haurrentzako diseinua, ilustrazioa, makramea, zeramika, tatoo … Larunbat arratsaldean joaten bazara, gainera, kontzertu akustiko bat ere aurkituko duzu. Haurrentzako tailer batzuk ere programatu dira.

Marketean egongo diren sortzaileak hauek dira: Modjo Art, Artea Création, Balzan Belle Vague, CamOsta, Darla, Elise Fabrique, Emma Elduayen, Huna Bijoux, Jolie Roger, Jolis Mots Biarritz, Justesse, Les Dudu, Ligne Paradis, Lollibidule, Luna Cox, Le Sou Français, Lala.J, Les Petits Vintage, Maison Marcelle, Marine Feuillerat, Narcissik.me, Nouveau Cru, Phm Créations, Romï, Stelle Zhou, Studio Louve, Tokiko, True Romance France, Uhaina Créations.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika