EGIN BIDAIA IRUNGO OIASSO MUSEOAREKIN

Ots, 2019 Irun, Museo Oiasso

Erromatar Museoak datorren ostegunean, otsailak 14, azalduko du informazio saio batean aurten egingo diren irteeren programa Bulgariako lehenengo zibilizazio europarren hondakinak, Foruko aztarnategia, Calahorra erromatarra daude ikasturte honetarako proposamenen artean

Datorren ostegunean, otsailak 14, Oiassok informazio saio bat emango du aurten egingo diren hiru bidaiak iragartzeko, paraleloan egiten dituen jardueren barnean. 19:00etatik aurrera, interesa duten guztiek museo irundarrak antolatuko dituen hiru irteeren zehaztapenen berri izan ahalko dute, betiere historiarekin eta arkeologiarekin lotuta.

Honako hauek sartzen dira programan:

- Eguna pasatzeko txangoa Bizkaian, martxoaren 30ean. Zehazki, Arrolako kastroa eta Foruko aztarnategia bisitatuko dira.

- Asteburu bat Calahorran (irailak 20-22) kokagune erromatarraren hondakinak bisitatzeko

- Bulgariarako nazioarteko bidaia (maiatzak 16-27) Europako lehenengo zibilizazioek utzitako ondarearen arrastoari jarraitzeko, hain zuzen ere trazioek utzitakoa.

Hiru bidaietarako aurkezpena ostegunean izango da, baina hiru bidaietarako izena emateko epea ostiralean, otsailaren 15ean irekiko da, goizeko 10:00etan. Telefonoz (943.63.93.53), postaz (actividades.oiasso@irun.org) edo zuzenean egin ahal da izen ematea.

Informazio saioan, besteak beste, bidaia bakoitzaren edukien berri izan ahalko da, baita datu praktikoak ere: proposamen bakoitzaren ordutegiak, plaza libreak, garraioak eta prezioak.Adierazi behar da jarduera horiek ohikoak direla Oiasso Erromatar Museoan eta urtero antolatzewn direla bidaiak, bai hurbileko tokietarako egun bateko ihesaldiak bai beste herrialde batzuetarako irteerak, eta oso harrera ona dute plaza guztiak betetzen direlako.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika