E-25 AUTOBUSAK LURGORRITIK ATERA ETA IRITSIKO DIRA IGANDETIK AURRERA

Aza, 2020

Ekialdebusetik esan zaigunez, datorren igandea azaroak 8tik hasita, Hondarribia eta Irun lotzen dituen E-25 autobus guztiak Lurgorritik atera eta iritsiko dira.

Hiritarren Arretarako zinegotzia den Maria Serranok esan duenez, “Iterlimen eta Lurgorriko bizilagunen kexak jaso izan ditugu, eta Ekialdebusekin partekatu ondoren, E-25 zerbitzua Lurgorritik atera eta iritsiko da, bere bidaia guztietan.

Eskerrak eman nahi dizkiot Ekialdebusi hartutako erabaki eta zerbitzuaren hobekuntzagatik, inguruko bizilagunengan eragin positiboak izango dituena”.

Ordutegi zehatzak jakiteko, www.ekialdebus.eus begiratu.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika