DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA HONDARRIBIAN OSTIRALEAN ETA DATORREN ASTEAZKENEAN

Abu, 2018 Hondarribia, Donostiako Musika Hamabostaldia, kontzertuak

Ostiral honetan, hilak 17, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitako kontzertua izango da Paradorean. Arantza Ezenarro sopranoak eta Aurelio Viribay-k pianoan, kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 20:00etan. Ez dago sarrerarik jadanik.

Era berean, hilak 22an Hiruzta Txakolindegira joko du Hamabostaldiak. Bertan kontzertu berezia eskainiko du SIGMA Project taldeak arratsaldeko 20:00etan. Cecilia Bercovich bibolin-joleak, omenaldia eskainiko dio Leonard Bernstein konposagile eta orkestra zuzendari amerikarrari, jaio zenetik 100 urte betetzen baitira aurten, saxofoi eta biolin laukoterako moldatuak izan diren “West Side Story” famatuko dantza txinpartatsuekin.

12 eurokoa da sarreraren salneurria; 45 euro gehiagoren trukean txakolindegian afaldu ahal izango du plazer duenak.

Informazio gehiago hemen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika