DONOSTIAKO 27. POLTSIKO ANTZERKIAREN JAIALDIA

Ots, 2018 Donostia, poltsiko Antzerkiaren Jaialdia

Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdiak aurten beteko du 27.edizioa, formatu txikiko antzerki programa zabal batekin bete ere. Guztira 32 emankizun daude programatuak, otsailaren 14tik martxoaren 4ra arte hiriko hainbat tokitan gauzatzeko. Ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da. Erne egon jaialdi honen xehetasun guztiez. Jarraian informazio guztia.

Jaialdia zifretan

Donostiako Poltsiko Antzerkiaren Jaialdira 12 konpainia, 32 ikuskizun eta 27 leku bilduko dira, hiru asteburuz antzerkia egiteko beste modu bat ezagutzeko aukera izan dezagun.

Jaialdi honen helburu nagusia da barietate antzerkia ohiko zaletuengana ezezik betiko antzezlekuetara joateko ohiturarik ez duen publikoarengana helaraztea. Zer ikusi ahalko dugu egun hauetan? Antzerkia, clown-a, umorea eta musika.

Aktualitatea eszenatokira igoko da kritikarekin eta transgresioarekin nahasturik, egungo munduaz bestelako ikuspegi bat erakusteko asmoz. Ikuskizun guztietarako sarrera doan izango da. Jaialdia, bestalde, ahalegin handia egiten ari da oreka bat eskaintzeko hizkuntzaren aldetik nahiz genero ikuspegiaren aldetik.

Amaiera ekitaldia Yogurinha Borovarekin

Gainera, zeremonia-maisu Yogurinha Borova izango duen amaiera-jaia martxoaren 3an egingo da eta bertara aktore eta Dj ospetsu ugari bilduko da.

Informazio gehiago hemen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika