DONOSSKINO: DONOSTIAKO LEHENENGO FILM LABURREN FESTIBALA

Eka, 2017 Film Laburren Festibala, Donostia, Donosskino, Kristonkino

DONOSSKINO urtean zehar Donostian zinemarekin erlazionatuta dauden festibalen eskaintza zabalarekin bat egiteko heldu da. Azpimarratzekoa da, hirian film laburren emanaldiari eta lehiaketari esklusiboki jardun duen ekitaldirik orain arte ez dela egon.

Uztaileko hiru egunetan zehar, donostiarrak eta bisitariak berebiziko festa zinematografikoa bizitzeko aukera izango dute.

Emanaldi areto paregabea

Donostia, benetako zinema hiria, areto adierazgarri batzuk baditu zinema zaleentzako. DONOSSKINO-k bat gehiago gehitu nahi du, ekitaldirako espresuki egindakoa. Domo geodesiko bati buruz ari gara, 60eko hamarkadako Zinerama ibiltariaren idea berreskuratu nahi duena. Zinema-areto paregabe honek 14 metroko diametroa eta 7 metroko altuera ditu, 170 ikusleentzako kapazitatearekin.

Kristonkino-k erabaki honekin nobedade eta ikusgarritasunagatik apustu egin nahi du, zinema ekitaldi soziala bezala berreskuratzeko. Aldi berean, kolektiboaren kideek Egiako Blas de Otero plaza bizigarri eta oinarri kulturala duen aisia-espazio batean bihurtu nahi dute, aldameneko Tabakalera zentroaren proposamenekin bat etortzeko.

Sail eta ekintza ezberdinak

Tabakalerako 4. Solairuan, Kutxa Kultur espazioetan, 6 eta 12 urte arteko haurrentzako laburmetrai tailerrak egingo dira, eta Ismael Martín-ek, laburmetraien distribuzioan aditua, masterclass bat eskainiko du baita ere.

Sail ofiziala festibaleko ekitaldirik handiena izango da. 350 laburmetrai nazionalak bertan lehiatzeko jaso dira eta hauei nazioarteko beste 641 gehitu behar zaizkie lehiaketatik kanpo. Gainera, 213 laburmetrai saiatu dira Zinemakiddo-n, haurrentzat zuzendutako sailean, parte hartzen. Guztira 1200 laburmetrai baino gehiago izan dira jaso direnak.

Amaiera Príncipe Zineetan

Festibalaren azkenengo egunean tailerretan egindako laburmetraiak ikusi ahal izango dira. Festibalari amaiera emateko lehenengo ekitaldia izango da, eta lehenago aipatu den bezala, plaza Zuloaga-n kokaturiko Príncipe Zineetan ospatuko da. Miren Aperribay, Jon Paul Arroyo, Menó Martín era Iñaki Ortiz-ek osatzen duten epaimahaiak hautatutako sarituen izenak zeintzuk diren zeremonia honetan jakingo ditugu. Gainera, Paco Sagarzazu aktoreari ohorezko saria emango diogu Gipuzkoako film laburren inguruan egindako ekarpenagatik.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika