"GANBARA IGANDEAK" IRUNGO TALENTUAREN ESKUTIK

Urt, 2018 Irun, ganbara igandeak, Amaia KZ

Ziklo hau Ricardo Requejoren ekimenaren fruitua da; Kultur arloaren lankidetzarekin, Requejok egin du programa, eta horretan lagundu diote hiriko bakarlari oso ezagunak, hala nola Juan Mari Ruiz oboe-jotzaileak, Leticia Vergara mezzosopranoak eta Raffaela Acella biolin-jotzaileak, hiruak ere hiri honetakoak.

Programaren inguruan Kultur arloak azaldu du urtarrilean hasi eta maiatzera arte egingo den bost kontzertuko ziklo bat dela, eta musika hirian ikasten hasi ziren Irungo eta Hondarribiko pertsonak izango direla protagonistak. Orain, Espainiako eta Europako orkestretan dihardutenean, ikasi duten guztia erakustera datozkigu Irunera.

Egutegia

Kontzertu guztiak Amaia KZn egingo dira, igandez, eta 19:00etan. Prezioak herrikoiak izango dira -4,30 euro- eta dagoeneko salgai daude sarrerak ohiko tokietan. Hona hemen kontzertuen egutegia:

Urtarrilak 21

Kamerata Oiasso. Zuzendaria, Iker Sánchez Silva. Klarinete bakarlaria, Carlos Noain.

Otsailak 18

Piano kontzertua, Oier Etxaburu Mateoren eskutik.

Martxoak 11

Soka-laukotea, hauek osatua: Enekoitz Martínez, Jonathan Mesonero, Ricardo Cuende eta Ana Eguiazabal.

Apirilak 15

Piano eta biolontxelo duoa, David eta Carlos Apellanizekin.

Maiatzak 13

Haize boskotea, hauek osatua: Javier Arruabarrena, Lorea Gurruchaga, Eneko Iriarte, Nagore Larrión eta Ane Ruiz.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika