“BALADAS” DISKOA AURKEZTUKO DU IRUNEN DIEGO VASALLOK

Mar, 2017 Kontzertua, Diego Vasallo, Irun

Joan den azaroan "Baladas para un autorretrato"azken lan diskografikoa merkaturatu zuen Diego Vasallok. Donostian sarrera guztiak ssaldu ondoren, orain zuzenean entzuteko txanda Irun hiriak izango du. Datorren igandean izango da, martxoak 19, Amaia Kultur Zentroan 19:00etatik aurrera.

Duncan Dhu taldearekin, Diego Vasallo da gure herrialdeko musikaren historiako letra ahaztezinen egilea, haien artean: "En algún lugar", "Una calle de París" eta "100 gaviotas". 1991etik aurrera, batera eramaten ditu Duncan Dhu taldearen lanak eta bakarka ateratako diskoak; hasiera batean Cabaret Pop izenarekin eta, geroago, bere izenarekin. Hiru disko sinatu ditu Cabaret Pop gisa, eta beste bost, Diego Vasallo izenarekin; horiez gain, bi disko atera ditu Suso Saiz eta Roger Wolfe olerkariarekin, hurrenez hurren.

"Baladas para un autorretrato" diskoari buruz, hau aurreratu digu: “Nire egunen inguruetarako bidaiak dira, atzeko aldean ditudan patioetara zuzendutako begirada bat, kontzientzia eta oroitzapenaren, afektuen eta ahaztutakoen baso-erregioetara bideratutakoa; laino lodi batek estaltzen ditu lurralde horiek askotan, eta laino hori hain da zuriak non izoztutako bihotz bat ere zatitu lezake”.

 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika