Deportazioaren Oroimen Egun Nazionala

Api, 2020

Oroimen zeremoniak maiatzaren 11a arte ezeztatzeko agindua izan denez, urtero apirilaren azken igandean iragaten den Deportazioaren biktimen eta heroien oroimen egun nazionala ezin izan da ofizialki ospatu.

Halere, deportatuen oroimena ohoratzeko eta haien sakrifizioa omentzeko, talde txiki batek bi lore bala utzi dituzte igande eguerdian. Hor zeuden Kotte Ecenarro auzapeza, Chantal Kehrig lehen auzapezordea, eta elkarteen lehendakariak, Maité Faget (Pirinio Atlantikoetako Deportatuak, erresistenteak eta abertzaleak), Joel Collard (39-45eko Gudari Ohien elkartea), Jean Dias (Aljeriako Gudari Ohien Federakuntza Nazionala, Pierre Durantez (Domina militarrak).

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika