UZTAILAREN 20TIK 23RA DONOSTIAN EGINGO DA BERRIZ ERE DONOSTIARTEAN, ARTE GARAIKIDEAREN AZOKA

Uzt, 2017 Donostia, arteando, arte azoka, Kursaal

Donostiartean, uztailaren 20tik 23ra bitartean Donostian egingo den Arte Garaikidearen azoka, laugarren edizioan, gaueko artearen lehen nazioarteko azoka bihurtuko da, beraz, antolatzaileek erabaki dute hitzordu honi izena aldatzea, alegia: “Donostiartean: International Art Night Market”.

Donostiako Kursaalera hurbiltzen bazara azoka bisitatzera, bederatzi eremu berezitu sortu direla ikusiko duzu, 3.500m2-ko azalera okupatuz.Alde batetik nazio eta nazioarte mailako galerientzako espazioa aurkituko duzu, C/O espazioa izena daramana, edo gauza bera da, artista batzuen artean partekatutako galeria. Herriko artistak "Bertako Artistak" espazioan ikusiko dira, "Soloprojects" eremuan espazio desberdinak ikusiko dituzu eta artista bakar baten proiektuak erakusten dira. Izenak berak esaten duen bezala "Emerging Talents" zonaldea talentu berrientzako gordetakoa da.

Gainera, beste publiko batzuk ere kontuan eduki dira. Haurrek, adibidez, espazio bat izango dute elkarrekin graffiti bat sortzeko. Artista batek lagunduko die sormen-prozesu osoan zehar. Ekintza horretarako zonaldea "Street Art for Kids" izenarekin ikusiko duzu. "Inter-Sections" arte proiektuak eta beste diziplina batzuk aurkezteko espazioa da, adibidez, arte eta gastronomia fusioa, artea eta arkitektura,..

Azkenik, "Descubrienndo arte" obrak egiteko prozesuaz azalpenak emateko espazioa da, eta "Digital-Room" arte digitaleko galeria desberdinek eta teknologia berriekin zerikusia duten beste proposamen batzuek osatzen dute.

Bisita gidatuak eta ongi-etorri coktaila

Arreta piztu digu nola ongi etorria emateko agape modura bartender ezagun batek bertaratu guztiei ongi etorria emango dien coktail berezi bat eskainiz. Eskertzekoa da baita ere bisitari batek bisita gidatu bat zehaztu ahal izateko aukera edukitzea. "Norbaitek azalpenak eman eta aholkatzea nahi duzu?" kontzeptupean publikoari aukera emango zaio bisita gidatu batera apuntatzeko, hizkuntza ere aukeratu ahal izango duelarik.

Azokaren ordutegia:

Osteguna, uztailak 20, 19:30etik 23:30era

Ostirala, uztailak 21, 18:00etatik 23:30era.

Larunbata, uztailak 22, 18:00etatik 23:30era

Igandea, uztailak 23, 17:00etatik 22:00etara

Kursaalen, Zurriola ibilbidea, 1 - Donostia

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika