DATORREN OSTIRALEAN, AZAROAK 9, 'FIZ. PURO MARATÓN' FILM LUZEA PROIEKTATUKO DA AMAIA KZ-N

Aza, 2018 Irun, FICA, proyección

Pedro Alegre Kirol ordezkaria eta Juantxo Sabadie Atletismoari buruzko Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendariak iragarri dute Irunen egingo direla ekitaldi horrek azaroaren 6tik 10era arte, Donostian antolatu dituen jarduera batzuk.

“Behobia-Donostia probaren atarian, kontuan hartu behar da FICA bezalako ekitaldi bat bakarra da mundu mailan dituen ezaugarriak direla eta, eta ekitaldi horrek Bidasoan leiho bat edukitzea aukera paregabea da hiriarentzat, batez ere Irunen daukagun atletismoarekiko zaletasun handian pentsatuz” azpimarratu du Pedro Alegrek.

FICA ekitaldiak Irunen izango duen hitzordurik nagusia Amaia Kultur Zentroan, azaroaren 9an (ostirala) izango den proiekzioa izango da. Filma: "Fiz. Puro maratón". Sartzeko gonbidapena behar da eta hori Luis Marianoko Turismo bulegoan lortu ahal da (gehienez, 4 pertsona bakoitzeko). Sarrerak soberan izanez gero, interesdunen eskura jarriko dira proiekzioaren egunean, Amaia KZko lehiatilan, ekitaldia hasi eta ordu bat lehenago. Ekitaldian solasaldi bat izango da Martín Fiz bera eta Álex Calabuig, atleta eta kazetaria bertan izango direlako. Bigarrenak dinamizatzaile/elkarrizketari lana egingo du.

Filmaren fitxa

Espainia / 2013 / 72’ / Dokumentala

Helbidea: Rodrigo Moro

Ekoizpena: Oihana Olea, Alex Calabuig, Jose Luis Garay (Altube Filmeak)

Sinopsia: Martín Fizengan –Europako eta Munduko txapelduna maratoian eta Kirolaren Príncipe de Asturias sariduna- biltzen dira kirolari baten baliorik laudagarrienak: Langile nekaezina izanik, duintasunaren eta gainditzearen adibidea da. Txikitan ohitu zen Euskal Herriko mendietako probetan, eta hamaika oztopo izan ondoren, Munduko maratoiaren mailarik gorenera iristea lortu zuen. Arrakastak izan dira bere historian, baita porrotak eta nahigabeak ere.

"Fiz. Puro maratón" filmak iraupen lasterketen munduan sartzen gaitu, probarik ospetsunenean, zorrotzenean eta ezagunenean: Maratoian. Bizitza bezain gogorra den proba bat, Martinen beraren bizitza bezalakoa. Txapeldunaren kirol lorpenak oinarria dira pertsona apal eta tolesgabe baten historia kontatzeko. Martinek dominez jositako palmares bat baino askoz gehiago lortu du: bere adibideaz baliatuz, zintzotasuna, elkartasuna, gizatasuna eta sakrifikatzeko ahalmena hedatzea lortu du.

FICAri buruz

FICA Atletismoari buruzko Nazioarteko Zinemaldia Donostian sortu zen.

Ekitaldi kulturala, kirolekoa eta zinematografikoa da eta atletismoaren kultura sustatzea du xedea. FICAn ez da zine komertzialaz elikatzen. Jaialdiak irudiak, historiak, dokumentalak, film luzeak, fikzioa, egoerak gainditzeari buruzkoak, gogor entrenatzea zer den eta maila handiko ekitaldiak ekartzen ditu proiekzio aretoetara, zaleei helarazteko eta egun batzuetan atletismoa zaleen zainetatik pasatzea lortu nahi dugu.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika