‘DANTZA HIRIAN’ DATORREN IGANDEAN HONDARRIBIAN

Ira, 2017 Hondarribia, dantza hirian, dantza, 2017

Igande arratsaldean ‘Dantza hirian’ ekimena Hondarribira iritsiko da. Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioa 8 hiritan barrena ibiliko da. Programazioa era guztietako ikusleentzat pentsatua dago, eta gaur egungo dantzan gorantz datozen artista gazteen nahiz entzute handiko artisten azken joeren aldeko apustua egiten jarraitzen du.

16:30ean San Pedro kalean dantza eta marrazki tailer bat egongo da, 4 eta 12 urteko haurrentzat zuzenduta. Ordu bete beranduago, Arrantzaleen Hermandadeko arkupean, Jaiotz Osa artistak ‘Suddenly’ bere ikuskizuna aurkeztuko du. Amaitzeko, 17:50ean, Santiago kalean, dantza garaikidea eta break-dance uztartuko dira ‘Larrua’ proiektuarekin. Jordi Vilaseca koreografoa eta Miguel Ballabriga eta Aritz Lopez dantzariekin.

Dantza Hirian jaialdiak bere abenturari ekin dio berriro Baiona-Donostia Euskal Eurohirian barrena, bertako plaza, kale eta hondartzak gaur egungo dantzaren agertoki bilakatuz. Dantza Hirian jaialdi ibiltariak arte mota hau ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa herritarrengana hurbiltzen du.

Hondarribiaz gain, Donostia, Irun, Errenteria, Pasaia, Hendaia, Biarritz eta Baionak parte hartzen dute ekimenean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika