DANTZA HIRIAN 2017

Ira, 2017 Irun, Hondarribia, Dantza Hirian, danza, contemporáneo

Dantza Hirian jaialdiak bere abenturarekin jarraitzen du Baiona-Donostia Euskal Eurohirian barrena, bertako plaza eta kaleak gaur egungo dantzaren agertoki bilakatuz. Jaialdi ibiltari honek arte mota hau ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa herritarrengana hurbiltzen du, mugak gainditzen dituen topagune eta eremu partekatu bat sortuz.

Irailaren 22tik 30era bitartean, 12. edizio honetan, Dantza Hirian jaialdia 8 herritan barrena ibiliko da. Programazioa era guztietako ikusleentzat pentsatua dago, eta gaur egungo dantzan gorantz datozen artista gazteen nahiz entzute handiko artisten azken joeren aldeko apustua egiten jarraitzen du. 13 konpainiek (horietatik 8 euskal koreografoenak dira) 18 eremu publiko beteko dituzte.

"Acieloabierto" Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekin elkarlanak eta sinergiek aurrera jarraitzen dute, eta zirkuitu horren bitartez aurtengo edizio honetan konpainia hauek aurkeztuko dizkigu: Elías Aguirre (Madril), Montón de Paja y Trigo (Bartzelona), Jaiotz Osa (Donostia), Proyecto Larrua (Gasteiz), Iker Karrera (Madril) eta Lucia Marote (Madril).

Jaialdiak artista egoiliarrentzat sortu duen eta hiri-espazioetan sorkuntza-lanak egiten laguntzen duen Aterpean programaren barruan, ondorengo lanak estreinatuko dira: Jesús Rubioren Danzas del Sur de Europa (Madril) eta Kanpai / Natalia de Miguel eta Jorge Jaureguiren One Way Ticket (Bilbo).

Gainera, Dantza Hirian jaialdiak Akitaniako nahiz Euskadiko konpainiak ezagutzera ematen laguntzen du IBILI programaren bitartez. Bertan ondoko parte-hartzaileak izango ditugu: Dantzaz (Errenteria), Eva Guerrero (Vitoria-Gasteiz), Jaoitz Osa (Donostia), Proyecto Larrua (Vitoria-Gasteiz), Iker Karrera (Hondarribia), Kanpai (Bilbao), Amaia Elizaran (Donostia) eta Ertza (Donostia).

Programazioa jarduera paraleloen bidez osatuko da: ikastetxeei zuzendutako programa, eskola magistralak eta tailerrak.

Egitarau osoa (Klikatu hemen)

IRUN > Irailak 22, ostirala

    17:30etan DANTZA ETA MARRAZKI TAILLERRA. Acompáñanos a plasmar el movimiento en un dibujo. Para     niños  de 4 a 12 años.

    18:30etan Zabaltza Plaza / Plaza del Ensanche CHEY JURADO (Badajoz) “Agua”

    18:45etan Zabaltza Plaza / Plaza del Ensanche MONTON DE PAJA Y TRIGO (Barcelona) “ Wimblendon o la     gran  desilusión”

    19:00etan Justizia Jauregia / Plaza del Juzgado. ELIAS AGUIRRE (Madrid) “Pez Esfingue”

DONOSTIA > Irailak 23, larunbata

  • DANTZAZ (Errenteria)
  • MONTÓN DE PAJA Y TRIGO (Bartzelona)
  • KANPAI (Bibo): NATALIA DE MIGUEL & JORGE JAUREGUI

PASAIA > Irailak 24, igandea

  • EVA GUERRERO (Gasteiz). Donibane Plaza. 12:00
  • JAIOTZ OSA (Donostia) San Pedro Enbarkaderoa. 12:45

HONDARRIBIA > Irailak 24, igandea

  • JAIOTZ OSA (Donostia)
  • PROYECTO LARRUA (Gasteiz)
  • 16:30etan, San Pedro kalean dantza eta marrazki tailer bat egongo da, 4 eta 12 urteko haurrentzat zuzenduta.

    17:30etan , Arrantzaleen Hermandadeko arkupean, Jaiotz Osa artistak ‘Suddenly’ bere ikuskizuna aurkeztuko du.

    17:50etan, Santiago kalean, dantza garaikidea eta break-dance uztartuko dira ‘Larrua’ proiektuarekin. Jordi Vilaseca koreografoa eta Miguel Ballabriga eta Aritz Lopez

ERRENTERIA > Irailak 29, ostirala

  • JESUS RUBIO (Madril)
  • IKER KARRERA (Madril / Hondarribia)
  • LUCIA MAROTE (Madril)

BAIONA > Irailak 30, larunbata

  • KANPAI (Bilbao): NATALIA DE MIGUEL & JORGE JAUREGUI
  • AMAIA ELIZARAN (Donostia)
  • IKER KARRERA (Madril / Hondarribia)


JARDUERA PARALELOAK: IRUN, DONOSTIA, ERRENTERIA, HONDARRIBIA, BAIONA

  • Dantza eta Marrazki Tailerra. Programazioa baino lehen

ERRENTERIA. Irailak 23, larunbata

  • Eskola magistrala. JESUS GUERRERO. CIA MONTON DE PAJA Y TRIGO (Bartzelona)

BAIONA. Irailak 26, asteartea

  • Ikastetxeak. ERTZA (Donostia)

HENDAIA. Irailak 29, ostirala

  • Ikastetxeak. JESÚS RUBIO (Madril)

ERRENTERIA. Irailak 30, larunbata

  • Eskola magistrala. IKER KARRERA (Hondarribia / Madril)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika