ATZERAKO KONTAKETA HASIA DAGO 2017KO SAN PEDRO ETA SAN MARTZIAL JAIETARAKO

Eka, 2017 Irun, Gazteartean, San Pedro eta Martzial festak

Juncal Eizaguirre Kulturako ordezkariak eta Josune Gómez Gazteriako ordezkariak asteazkenean ezagutarazi dute aurten San Pedro eta San Martzial jaietan aurreikusten den ekintzetako programa. Ekainaren 23tik uztailaren 1era, Irun jaietan egongo da udalerriko plaza eta kaleetan egingo diren mota guztietako ekimenez osatutako agenda batez.

"Atzerako kontaketa hasi da irundar askoren irrikan dauden datak hiriak bizi ditzala" azaldu du Juncal Eizaguirrek. "Jarduera kopuru handiena 23tik 1era gauzatuko dira. Kontuan hartu behar da aurreikusitako egunetan ohikoa dela proposamenez jositako agenda batez, eta hori dela eta jai giroa nabarmentzen da ia astebete lehenago hirian"

Zehazki, zenbait ekimen programatu dira, eta horiei aurreko egunetan izaten diren proposamenak gehituta, 141 jarduera izango dira guztira. Horietatik, 83 udalak antolatu ditu, eta 58 hiriko elkarteen eskutik datoz. Kulturako departamentuak nabarmendu du "Oso sanmartzial partizipatiboak izango direla". Hain zuzen, proposamen gehienak onartu eta programan sartu dira. Erabilgarri dagoen aurrekontuari dagokionez, jarduera horiek egiteko kopurua aurreko edizioetako ildoan dago. Zehazki, aurten, 316.769,27 eurora iritsi da.

Haurrentzako atrakzioak erreferentzietako bat izango dira berriro ere. Aldizkako egunetan kokatuko dira hiriko zazpi auzoetan. Auzoak: Katea, Behobia, Anzaran, Larreaundi, Anaka, Belakoenea Palmera-Montero. Gainera, haur-ikuskizunak egongo dira, eta familia osoarentzako emanaldiak; hala nola, kale-antzerkia, ohizko erraldoi eta buruhandiak, ohizko haurren pintura lehiaketa, etab. Ezaugarri teknikoengatik Amaia KZn egiten diren jarduerak izan ezik, gainerakoa, %95, kalean egiten dira.

Horiekin batera klasikoagoak diren jarduerak egiten dira; hala nola Jostallu elkartearen bakailao lehiaketa, herri bazkaria? eta ohiko proposamen batzuk egingo dira berriro: saskibaloiko 3 x 3 eta ekimen berriak ere izango dira San Martzial Gunea, bertako gaitasundunak bilatzeko ekimena. Hilaren 28an egingo da 17:00etatik aurrera Jenaro Etxeandia plazan. Berritasun gisa, jarduera Mateo Vergara showman irundarrak zuzenduko du. Musikaren atalean, Eizaguirrek egun handienen kontzertuen berri eman du eta programan egingo den sarrera bat iragarri du, hain zuzen, hilaren 27an, Urdanibia plazan, 18:00etatik aurrera, "Goazen" ikuskizun arrakastatsua egingo da.

Jaietako agurra: Mateo Vergara

Jaiak ekainaren 23an hasiko dira ofizialki, 21:30ean, Udaletxeko balkoitik Agur Ofiziala eginda. Aurten, Mateo Vergara showman irundarraren eskutik. Egun horretan, ohizkoa denez, San Juango arbola tradizionala jarriko da 19:00etan. Txistularien Bandaren emanaldiarekin; 20:45ean, aurreskua egingo da suaren ondoan, Kemen Dantza Taldearen eskutik, eta Agur Ofizialaren ondoren, alkateak sua piztuko du 21:45 aldera.

Paperezko programa, berritua

Aurreikusitako hitzordu guztiak jasotzen dituen programa, ohi bezala, datozen egunotan banatuko da hiriko atarietan. Aurten berritu egin da formatua edizio irakurterrazagoa egiteko. Hauek dira egindako aldaketa batzuk: egun bakoitzeko jarduerak banatu egin dira (goizekoak, arratsaldekoak eta gauekoak) eta irudi nagusi bat erabili da orri bakoitzeko; gainera, edukiak alde batetik euskara hutsean jarriko dira, eta, bestetik, erdara hutsean. Era berean, Kontzientziazio eta gizalege kanpainen kartelak ere agertzen dira, jai egunei begira. Gainera, www.irun.org udaleko webak atal bat egokituko du azalean ekainaren 12tik (astelehena) eta hantxe kontsultatu ahalko da programazio osoa. Iaz bezala, poltsiko-programa bat argitaratu da, eta hiriko toki jakinetan eskuratu ahal izango da, hala nola, CBAn, Turismo Bulegoan, ...

Luis Marianoko postuak, feriak eta txosnak

Ohi den bezala, feria-atrakzioak Ficoban jarrita egongo dira, ekainaren 16tik uztailaren 3ra. Bestalde, Luis Marianoko postuak ekainaren 17an jarriko dira, eta uztailaren 2ra arte egongo dira irekita. Urdanibia plazako txosnei dagokienez, ekainaren 22tik uztailaren 1era irekiko dira. Gogoan hartu behar da txosnen irekiera-ekintza berezi bat egingo dela ekainaren 22an, animazioarekin, eta halaxe egingo da txosnei balioa emateko eskaera bat jaso delako.

Irungo festak eta Gaztegune eskutik datoz

Gazteriako arloak bigarren urtez antolatu duen programa hau 2016ko aurrekontu parte hartzaileetatik datorren egitaraua da. Irunen gazteek San Martzial festa egunetan duten hutsunea osatzeko sortua izan den programazioa da. "Gazteriako arloan, irunen behar bat zegoela argi genuen, konturatu ginen San Martzialetan gazteek ez dutela eduki beharko luketen lekua. Ez zituztela beraiei zuzendutako ekintzak. Beraz, hau ikusita gazteei zuzendutako espazio bereziak antolatzea interesgarria iruditu zaigu. Gazteek dibertsioz betetako ekintzez disfrutatu ahal izango dute Euskal Jai frontoian jarriko den karpan. Gainera ekintzak garatzerako orduan, gazteen ideiak eta iritziak jaso dira, aktibitate egokiak eta erakargarriak izan daitezen" azaldu du ordezkariak.

Esan bezala, Irunen karpa handi bat jarriko da Istillaga Plazan eta bertan hainbat jarduera interesgarri garatuko dira, esaterako ekainak 25ean Gazteguneren inagurazioa HOLI festa batekin ospatzeaz gain, Dunboako kanalean ur ekintzak antolatu dira, Paddle Surf-a, Ur Puzgarriak, etab. bezalako kirolak. Gainera, Santiagotik Karparaino Peña Poteo Txarangak giroa alaituko du.

Dany Sampayo ere izango dugu herrian, momentuko "Traceurs" onena. Bestalde, Garikoitz C. Muruak Musica&Graffiti proiektua zuzenean eskainiko du, musika eta graffitien bitartez hiriko arteari ateak irekiz. Egun honetan kontzertuak ere izango ditugu, "La Basu", "Aneguria" eta "Huntza" taldeen kontzertuak.

Ekainak 26an, ordea, Ivan Despertavlogs, Haizea Gallagher eta Larrusketch youtuber ezagunen bisita izango dugu, baita Twin Melody bikotearen bisita ere, egun entzuten diren abestiak bertsionatuko dituzte. Eta egunari amaiera emateko Oihan Vega DJaren eskutik diskofesta.

Azkenik, ekainak 27an, Gaztegune-ren azken egunean, Bocabeats Komedia-ren eskutik hainbat abesti popular, rap abesti edo aktuazio nahasiko dituen aktuazioa izango dugu, hainbat kontzertuz gain; Reggea, rap eta dancehall estiloko "Soma Sound Sistem" taldearen kontzertua, baita Rock, ska eta folk estiloko "Brigada Improductiva" taldearen kontzertua eta "Psyco Clown" taldearen kontzertua. Pirotekniaz eta argi efektuek lagunduko duten ikuskizuna izango dena.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika