CRISTOBAL AGUILÓ-REN ‘BARRUAN DARAMAZU’ IZANGO DA INAUTERIETAKO IRUDIA

Urt, 2018 Hondarribia, inauteriak, lehiaketa, erakuslehio

Murtziako Cristobal Aguiló da aurtengo Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea. ‘Barruan daramazu’ izena du lanak. Denetara 15 izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu diren lanak, iazko kopurua baina bi gutxiago.

Epaimahaia Javier Sagarzazuk, Idoia Seijok, Arette Azanzak, Maria Serrano eta Kalixa Silanes zinegotziek osatu dute, eta Goio Uriarte Kultura teknikaria eta epaimahaiaren idazkari lanetan.

Lanak jendaurrean jarriko dira urtarrilaren 29tik otsailaren 11 bitarte (biak barne), ARMA PLAZAn.

Erakusleihoen apainketak otsailaren 5etik 13 arte egon behar du. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiek, baldin eta martxan baldin badaude.

Epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan. Erakusleiho onenentzat hiru sari izango dira, 450, 300 eta 200 eurokoak. Sari hauei dagokien PFEZ kenduko zaie.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika