COVID batzordea astelehen honetan bilduko da, egoera aztertzeko

Urr, 2020

Azken egunotan, Euskadi eta, zehazki, Gipuzkoa egoera larrian daude COVID-19aren hedapenari dagokionez. Kutsatutakoen eta ospitaleratutakoen kopurua gora egiten ari da, eta kutsadura geldiarazteko neurriak hartu beharra azpimarratzen da.

Irunen, duela zenbait aste, Udalak COVID Batzordea jarri zuen martxan. Udal arlo eta departamentu guztiak ordezkatzen dituzten teknikariek osatzen dute, eta udal ekintza, jarduera eta protokoloak birusaren ikuspegitik aztertzea du helburu.

Astelehen honetan, kasuen kopuruak gora egin duela ikusita eta ikusita litekeena dela neurri berriak hartu behar izatea, COVID-19aren jarraipena egiteko batzordea berriro bilduko da. Artean, José Antonio Santano alkateak herritarrei hitz egin die, arduraz joka dezaten eta, horrela, gaitza heda dezakeen portaerarik izan ez dezaten. ?Oso une zailean gaude, eta oso zifra kezkagarriak ditugu esku artean. Nork bere arduraren kontzientzia izan behar dugu. Debeku eta gomendioez harago, uste dut denok dakigula zein diren oinarrizko neurriak: maskara erabiltzea beti, eskuak garbitzea eta urruntzea, jende pilaketak saihestea, luzeak badira eta leku itxietan gertatzen badira bereziki?. Alkateak gogorarazi duenez, adituak arreta berezia jartzen ari dira senide eta lagunen topaketetan, arau batzuk lasaitu egiten baitira eta jaten edo edaten ari garenean maskara kentzeak kutsadura arriskua areagotzen baitu.

Irungo alkateak nabarmendu duenez, ?ez da beharrezkoa debekuak eta ixtera edo konfinatzera behartzen duten arauak ezartzea. Joka dezakegun zentzuz, kontuz, eta jar dezagun kasuek berriz behera egiteko beharrezkoa den aletxoa?.

Alkateak ziurtatu duenez, etengabeko harremanetan daude Bidasoko ESIko arduradunekin, eta adi daude, Eusko Jaurlaritzak murrizketa berriak ezarriko balitu ere. Joan den asteartean Foru Aldundiarekin izandako bilerari dagokionez, berriz, Santanok eskerrak eman ditu lurralde mailako foro bat sortzeagatik. ?Nire ustez, harremanak iraunkor eta arinagoa izan beharko luke, udalek lurralde mailan emateko beren esperientziaren berri eta zalantzak lurralde mailan argitzeko. Apirilean bildu ginen azken aldiz, eta ez nuke egingo bilera puntual huts bat; kanal hau egonkorragoa izatearen alde egingo nuke nik?.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika