Covid-19aren detekzio testa urririk abuztuaren 6an, ostegunarekin

Abu, 2020

Osasunaren Eskualde Agentziak galdeginik, Hendaiako Herriko Etxeak Covid-19 birusaren detekziorako zentro bat emanen du plantan, abuztuaren 6an, ostegunarekin, 14:00 orenetatik 17:00 orenetara.

Jean Jaurès eskolan kokatuko da, De Gaulle jeneralaren etorbidean.

Herrian kasurik agertu ez bada ere, urririk den halako ekintza motak birusaren nondik norakoa ikusteko aukera ematen digu, bai eta kasu positibo berriekin harremanetan izan litezkeen pertsonen xerkaketari ekiteko eta haiei abisua eman eta horrela birusaren kutsatze katea hausteko ere.

Testaren emaitza partaide dugun SEALAB laborategiak emanen dizu zuzenean, Karine Marsaud medikuaren bidez, 24 oreneko epean.

Aski duzu nortasun agiria, Vitale txartela, maskara, boligrafo bat eta argibide-fitxa betea eramatea.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika