Covid-19aren bigarren detekzio saioa abuztuaren 26an

Abu, 2020

NOLA EGINEN DA DETEKZIO SAIOA?

Egin nahi dutenek nortasun agiria ekarri behar dute, beren Vitale txartela, maskara, bolaluma eta argibideen fitxa aitzinetik beterik.

Argibideen fitxa telekarga

Detekzioa test birologiko batez eginen da (lagina sudurretik aterako dizute) birusa duzun ala ez ikusteko. Emaitzak nor bakoitzari emanen dizkio zuzenean partaide dugun SEALAB laborategiak.

COVID-19a berriz agertzen hasi denez, ekintza honek birusa gure artean zenbateraino dabilen neurtzeko aukera emanen digu, positibo eman duten jende berriekin harremanak ukan dituztenak bilatu eta, haiei abisua eman eta, hartara, birusaren kutsatze katea hauts dezakegu.

Departamentuan badira beste detekzio saioak ere. Gehiago jakiteko, Akitania Berri Eskualdeko Osasun Agentziaren webgunera jo: www.nouvelle-aquitaine.ars.sante.fr

Lehen test kanpainak, abuztuaren 6an, azaldu digu 360 test egin eta haietatik bi izan direla positibo (informazio hori jadanik herriaren facebook orrian emanik da).

ESKUALDEAREN OSASUN AGENTZIAREN ORAINTSUKO INFORMAZIOAK

200 test eginen dira arratsalde honetan. Horregatik laburtu da, hein zuzen ere, denbora tartea.

Emaitzak heldu den aste hastapenean emanen dira jakitera.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika