COVID-19 DELA ETA ITXI BEHAR IZAN DUTEN ESTABLEZIMENDUEI ELKARTASUNA ADIERAZI NAHI DIE UDALAK

Ira, 2020

Hondarribiko Udalak bere elkartasuna adierazi nahi die hirian zehar COVID-19eko kasu positiboren bat izan dutela eta itxi egin behar izan duten establezimenduei.

“Osasun Agintarien aginduak bete ondoren, gehienek berriz ere ireki egin dituzte ateak, eta hori oso pozgarria da denentzat” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

“Establezimenduek izan duten jarrera eskertu nahi dut, Osasun Agintarien aginduak egoki bete dituzte eta berriz irekitzeko aukera izan dutelako. Udala establezimendu hauekin harremanetan egon da uneoro, pausu guztiak eman eta berriz ere ireki dezaten”.

‘Denon ardura dugu pandemiari aurre egitea eta gure artean ere zabaltzen ari denez, eginkizun horri elkarrekin ekin behar diogu’ amaitu du Sagarzazu Alkateak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika