Martxoaren 7an 20:00etan Irungo Amaia Kultur Zentroan "Copenhague” antzezpena izango da. Sarrerak 17 eurotan daude www.amaiakz.sacatuentrada.es web orrian.
SINOPSIA:
Copenhague "hitzezko" eta "gogoetazko" antzerkiaren adibide garbia da, eta azken urteetako antzerki lan sarituenetako bat da. 1941ean, nazien tropek hartuta zegoen Danimarkako kapitalean izandako Niels Bohr zientifiko daniar handiaren eta Werner Heisenberg ikasle ohiaren arteko topaketa. Bigarren hau estamentu nazien ordezkaria zen eta bi pertsonaiak etsaiak ziren Bigarren Munduko Gerran bion herrialdeetako egoeragatik. Armamentu nuklearraren garapenerako fisika teorikoan izandako aurrerapenen erabilpen etikoaren arazoa da obraren gai handietako bat.