2017KO SAN MARTZIALETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETA

Api, 2017 San Marcial, Irun , 2017, cartel, fiestas

Irungo Udalak lehiaketa deitu du, 2017ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragarriko dituen kartela hautatzeko. Interesatu ororentzat dago irekia, apirilaren 21era arte. Hautatzen den kartelak aurtengo jaiak iragartzeaz gainera, 100 euroko saria jasoko du; horrez gain, 300 euroko accesit bat ere izango da. Gainera, lehiaketara aurkezten diren kartelen hautaketarekin erakusketa bat egingo da Amaia Kultur Zentroan.

Interesdunek kartela aurkeztu ahal dituzte Amaia KZn (Lopez Becerra kaletik sartuta), asteartetik larunbatera, 09:30etik 12:00etara, eta 18:00etatik 21:00etara, eta igandeetan, 11:30etik 13:30era (astelehenetan itxita). Bidalketa posta arruntaren bidez egiten bada, kartelak apirilaren 21erako egon beharko du Amaia KZn.

Batzorde artistiko batek hautatu ditu finalera pasako diren lanak. Apirilaren 29tik maiatzaren 14ra arte egingo da lanen herri-bozketa eta maiatzaren 15ean, batzorde artistikoak irabazlea eta accesita ezagutzera emango ditu.

BOTOA EMAN AHAL IZATEKO BALDINTZAK:

- Pertsona bakoitzak kartel bakarra hautatu ahal izango du.

- 16 urtetik gorakoek eman ahalko dute botoa.

- Irunen erroldatuta egon eta Nortasun Agiri Nazionala edo beste edozein dokumentu ofizial daukaten pertsonek izango dute botoa emateko eskubidea.

- Emandako botoa baliozkotzeko, Irungo erroldaren erregistroarekin alderatuko da, eta unean bertan jakinaraziko da botoa onartu den ala ez.

- Pertsona bat bi aldiz bozkatzen saiatzen bada, mekanismoak ukatu egingo dio, automatikoki mezu bat bidaliz.

Jaits itzazu lehiaketaren oinarriak hemen klikatuz 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika