BI KONTZERTU, HONDARRIBIA BLUE FESTIVAL JAIALDIA HASI AURRETIK, KIROL KAIAN

Uzt, 2017 Hondarribia, Hondarribia Blues, kontzertuak

Ekitaldiko lau egun handiei sarrera emateko, Hondarribia Blues Festival Jaialdiak asteburu honetan aurretiko bi kontzertu aurkeztuko ditu. Sarrerako kontzertu horiek, aurrekoetan bezala, Hondarribiko Kirol Kaian egingo dira, eta erabat dohainik izango dira, blues zaleentzat eta musika ona oro har maite dutenentzat. Biak 20:00etan izango dira.

Ostirala, uztailak 7

Ostiralean, hilaren 7an, zuzeneko muska izango da’Noa Voll Damn & The Hell Drinkers’ taldearekin; Blues eta Soul bertsioak eskaintzen dituen banda da, 2016an Donostian maiz jotzen aritu diren bi artistak (Sky Beats eta Lee Fous) sortua. Noa Voll Dmm & The Hell Grinkers hauek dira: Ainhoa Eguiguren abesten, Sergio Villar gitarra jotzen, Gus González bateria jotzen, eta Manu Gestido baxua jotzen.

Larunbata, uztailak 8

Larunbatean, 20:00etan, ‘Still River’ taldea iritsiko da. Taldea deskribatzerakoan gehien entzuten den hitza “benetakoa” da. Haien diskoak entzutean, askok dute Austin, Menphis, edo New Orleans hirietatik datozela zuzenean. Bost musikari sutsu dira, bizitza osoa daramate jotzen, eta duela bost urte Bilbon elkartu ziren eta Still River taldea sortu zuten. Gaur egun haien bigarren diskoa aurkezten dute, Wood & Wire izenekoa, Andoaingo Garate Estudios estudioan grabatua Kaki Arkarazorekin batera.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika