OLATZ ZUGASTIREN KONTZERTUA LARUNBATEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Eka, 2017 Hondarribia, Olatz Zugasti, Kontzertua

Erdi Aroko Azokaren egitarauaren barnean, larunbata honetan arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean Olatz Zugastik kontzertua eskainiko du. Sarrerak 8 eurotan (4€ 18 urtetik beherakoentzat) saltzen dira kutxasarrerak gunean, Arma Plazan ostiralerarte eta auditoriumean bertan emanaldia hasi baino bi ordu lehenago.

Olatz Zugasti hernaniarrak 2015an kantu berriez osaturiko diskoa aurkeztu zuen ‘Ur goiena, Ur barrena’ izenekoa. Bere hitzetan, inoiz baino lan pertsonalagoa da, kantu gehienak berak idatzi, konposatu eta moldatuak baitira. Bertan herriarekiko kezkak eragindako kantuak aurkituko ditugu, tradizionalen bat edo beste bere ukituaz gaurkoratuak.

Harpa, bere ohiko musika tresna lagun badu ere teklatu, gitarra elektriko zein akustiko (Ander Ederra), baju (Joanes Ederra) eta bateriaz (Oriol Flores) inguratuko du ahotsa.

Aspaldiko urteetan Benito Lertxundiren kontzertuetan aritu da bete betean harpa, teklatuak eta ahotsa jarriaz eta orain bakarkako kontzertuak eskainiz bide berri bat urratzeari ekin dio.



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika