"CINCO HORAS CON MARIO" ANTZEZLANA ABENDUAREN 5AN ANTZEZTUKO DA IRUNEN

Aza, 2018 Irun, antzerkia, Amaia KZ,

Abenduaren 5an 19:00etan, "Cinco horas con Mario" antzezlana antzeztuko da Amaia Kultur Zentroan. Miguel Delibesek idatzita lan honen protagonista Lola Herrera aktore ezaguna da. Sarrerak betiko tokietan erosi ahalko dira 16,65 euroan (tarifa orokorra) eta 12,50 euroan (14 urtez azpikoak, langabeak edo gazte txartela dutenak).

SINOPSIA

"Cinco horas con Mario" espainiar narratiba garaikideko eleberri garrantzitsuenetako bat, 1979ko azaroaren 26an eszenaratu zen lehen aldiz, Madrilgo Teatro Marquinan. Orduan, Lola Herrerak egin zuen Carmen Sotillo protagonistarena, eta orain, ia 40 urte geroago, agur esango dio bere ibilbideko pertsonaiarik garrantzitsuenari, espainiar dramaturgia garaikideko esanguratsuenetako bati.

Espainiako bazter guztietara iritsiko den bira batez esango dio agur Miguel Delibesen testuari. Eszena-zuzendaritza Josefina Molinarena da, eta ekoizpena, berriz, Pentación Espectáculos eta Sobre Producciones-ena.



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika