HITZALDIA BIHAR KULTUR ETXEAN MUGIKORTASUN ASTEAREN BARNEAN

Ira, 2017 Hondarribia, egitarua, mugikortasun astea, txirrinda,

Aste honetan Hondarribia Mugikortasun Astea ospatzen ari da. Udalak eta Balazta Bidasoako Bizikletaren aldeko Elkarteak antolatuta, lehen ekitaldia bihar arratsaldez burutuko da.

Hala, bihar 19:00etan hitzaldia emango du Ander Irazustak Kultur Etxean "Oinezkoa eta bizikleta mugikortasunaren kudeaketaren ardatz gisa: erronkak eta aukerak” izenekoa. Euskaraz izango da. Ekitaldian, Balazta Elkarteak antolatu duen argazki lehiaketaren sari banaketa egingo da.

Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, Butroi pasealekuan eta eguraldi txarra izatekotan Kirol kaian, bizikleta feria eta bigarren eskuko bizikleten merkatua antolatu da.

11:00tan mekanika tailerra hasiko da eta 12:00etan Trialsin erakustaldia. Hortaz gain, goiz osoan zehar bizikleten erakusketa, bizikleta lapurketak nola saihestu, txirrinda elektrikoak probatzeko aukera, monoziklo erakustaldia, gymkana... ekitaldi sorta antolatu da.

Azkenik, igandean 10:30ean hasita, Txirrinda Martxa antolatuko da Alamedatik aterata.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika