CBA ZENTROAK BI TAILER BERRI ESKAINIKO DITU EKINTZEN PROGRAMAZIOAREN BARNEAN

Ira, 2018 Irun, CBA, Yogacuentos, vídeo

Juncal Eizaguirre Irungo Kultura ordezkariak ezagutzera eman ditu Carlos Blanco Aguinaga CBA liburutegi eta kultur zentroak antolatu dituen ikastaro berriak denboraldi berrirako. Komunikabideen aurrean eginiko aurkezpenean ekimen bakoitzaren koordinatzaileak egon dira: Maite Arrese eta Oier Fuentes.

Yogipuinak: 5 eta 8 urte bitarteko neska-mutikoentzat

Lehenengo berrikuntzak "Yogak eta ipuinak" izenburua du eta Maite Arresek zuzenduko du. Tailer honetan denbora hartzen da neska-mutilek bere gorputzaren, arnasketaren eta emozioen kontzientzia har dezaten, asana eta ipuinen bitartez dinamizatuta, era horretan ekintza dibertigarri eta estimulagarria izan dadin. Saio bakoitzean atal praktiko fisiko bat, arnasketa ariketak, meditazioa eta erlaxazioa egongo dira, hori guztia ipuinek lagunduta. Ipuinen gaia kontuan hartuta haietan bizi dituzten esperientziak landu eta barneratuko dituzte. 5 eta 8 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta dago, heldu batek lagunduta, eta egun hauetan egingo da: urriaren 8, 15 eta 29an; azaroaren 5, 12 eta 19an; eta abenduaren 3, 10 eta 17an. Ordutegia: 17:15h-18:05h.

Ikus-entzunezko tailerra: bideoak nola egin

Bestalde, eta Oier Fuentesek zuzenduta, CBA zentroak datorren hiletik aurrera ikus-entzunezkoetan oinarritutako ikastaro bat eskainiko du: "Sormena, heziketa eta aisia". Ikus-entzunezkoak, gaur egun komunikatzeko tresna nagusia izateaz gainera, sormenaren bitartez askotariko gaiak eta balioak lantzea ahalbidetzen du. Azken batean, bideoak sortzen irakatsiko duen tailer bat da. Bai gazteei eta bai helduei zuzenduta, teknika desberdinak irakatsiko dira bakoitza gai izan dadin ideiak sortu eta irudi eta soinuaren bitartez garatzeko, bai mugikorrekin, tabletekin edo bestelako edozein dispositiborekin.

Ikastaroaren arduradunek aurreratu dute lehenengo lauhilekoan bidaien bideoak sortzea izango dela ikastaroaren gaia. Beraz, parte hartzen dutenek ikasiko dute egiten dituzten irteera eta txangoen bideoak sortzen, telefono mugikorrak edo argazki kamerak erabiliz. Zein bideo mota egin ditzaketen ikusteaz gainera, bidaia bera eta bertako unerik onenak sintetizatuko dituen historia pertsonal bat sortzen ikasiko dute. Ikastaroaren lehen bloke honetan sei saio egingo dira, saio bakoitza bi ordukoa, urriaren 9, 11, 16, 18, 23 eta 25ean, arratsaldeko 17h-19h bitartean CBA zentroan. 15 plaza daude.

Interesatuta daudenak CBA liburutegira joanda izena eman ahal izango dute edo bestela 943 505421 telefono zenbakira deituta. Plazak mugatuak dira eta eskatzen den hurrenkeraren arabera beteko dira. Doan da jardueretako izenematea.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika