CASA MANOLO JATETXEAREN INGURUKO PCR FROGEN EMAITZEN BALORAZIOA EGIN DU TXOMIN SAGARZAZU ALKATEAK

Urr, 2020

Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak balorazio positiboa egin du azken egunotan Casa Manolo jatetxean izandako COVID-19an positibo eman duten kasuen ondoren martxan jarritako operazio guztiaren inguruan.

“Gaur goizean datuen berri eman digute Osakidetzatik, hain zuzen ere Bidasoako Erakunde Sanitario Integratutik. Hondarribiko Casa Manolo jatetxean irailaren 19tik 26ra egon ziren bezeroen artean guztira 417 PCR egin dira eta horietatik 5ek eman dute emaitza positiboa. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika