Bueltan dira Haurtxokoak

Urr, 2020

Haurtxokoak bueltan dira. Gaur (hilak 1) eman diote hasiera ikasturte berriari Palmera Montero, Elitxu eta Kateako guneei. Aurtengo ikasturtea, gainera, berezia izango dela iragarri dute. Izan ere, guraso zein haurrek COVID-19ak eragindako ondorioei erantzuteko laguntza eskaini nahi diete aurten, emozionalki pairatu duten egoera horri aurre egiteko giltzarriak irakatsiko dizkiete. Horretarako, sorkuntza, enpatia edota kolaborazioa bezalako balioak irakatsiko dituzte.

Aurten, gainera, proiektu pilotu bat abiatuko dute Haurtxokoek, Ni & Zu=Gure izenekoa. Irun, Hendaia eta Madagaskarreko 8-12 urte bitarteko haurrak bildu nahi dituzte birtualki, giza eskubideez eta berdintasunez hitz egiteko. Txiribuelta elkarteak gidatuko du proiektua.

Segurtasun neurri zorrotzak

Haurtxokoek eskainiko dituzten jarduera guztietan neurri zorrotzak hartuko dituztela iragarri dute udaleko iturriek. Plan berezia sortu dute horretarako: gehienez 1o laguneko taldeak osatuko dituzte (iaz 20-25ekoak izan ziren). Haur guztiei tenperatura neurtuko diete, eta musukoa eraman beharko dute denek. Saio guztietan eskuak garbitzeko gela izango dute eskuragarri, eta uneoro distantziak mantentzen direla bermatuko dute.

Oraindik aurtengo ikasturtean izena eman ez dutenek, oraindik aukera dute (hemen), plaza gutxi batzuk geratzen baitira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika