Berriak

UDAZKENEKO KULTURA AGENDA IRUNEN

Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazi ditu zein jarduerek osatuko duten iraileko kultura agenda. Hitzordurik aipagarriena Irun Rock jaialdia izango da. San Juan plazan egingo da irailaren 29an, Irun Zuzenean plataformaren eskutik, aipatutako plataforma horrek dinamizatzen baititu hiriko musika programazioa hainbat formatu eta estiloez baliatuz.

AZKEN EGUNAK TREN BERDE ETA UDAKO BISITA GIDATUETARAKO

Abuztua bere azken egunetara heltzen ari da eta ARMA PLAZAtik zuzentzen den turismo eskaintza zabala amaitzen ari da, udako ordutegian behintzat. Gogoratu, uda honetan, hirian zehar egunero bost bisita gidatu, tren berdean ibilaldi panoramikoak igande, astelehen eta astearteetan edota Guadalupeko Gotorlekuan bisitak igandetik asteartera liratekeela nagusienak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika