Berriak

IGANDEAN TXIKIMUSIKA V.EDIZIOA HONDARRIBIAN

Datorren igandean, uztailak 8a, egingo dute Txikimusika Jaialdiaren V. edizioa. Musika ardatz hartuta, haur eta familientzako zer egin eta zer gozatua eskaintzen du jaiak, eta, aurtengoan ere, egitarau oparoa osatu du. Hala, puntako zuzeneko emanaldiek ez ezik, musika instrumentuak jotzeko edota kantu eta estimulaziorako tailerrek izango dute protagonismoa. Gaurko aurkezpenean adierazi bezala, Kasino Zaharrean izango dira ekitaldi guztiak, 12:30ean hasi, eta 17:00ak bitarte.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika