Berriak

XIII. HONDARRIBIA DANTZAN EKITALDI UGARIREKIN DATOR

Hamairugarren urtez jarraian, Hondarribia Dantzan ospatuko da. Euskal dantzen inguruko jarduera ugari egongo dira, dantza ikuskizunak, erromeria, kalejira, ‘Dantza’ pelikularen emankizuna eta mahaingurua adibidez. Hondarribiko Udaleko Kultura Departamentuak antolatzen du KEMEN Dantza Taldearen laguntzarekin.

HONDARRIBIKO UDALAREN MEZUA HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL 2019 EKITALDIARI BURUZ

Jakinaren gainean gaude denok Hondarribiko Blues jaialdia antolatu den azken 13 urteotan lortu dituen garrantzia eta ospeaz. Baina ekitaldi honek hartu duen dimentsioa, eta Udalarentzat jaialdiak eragiten duen ahalegin ekonomikoa kontuan izanik iritsi da unea hausnarketarako epea zabaltzekoa, betiere jaialdi honek eskatzen duen inbertsio publikoari ezarri dakizkiokeen administrazio araudiko baldintzak betez.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika