Berriak

GAZTE-TEK DOAKO TAILERRAK BERRIZ ERE HONDARRIBIAN

Hondarribiko Udalak GazteTEK doako tailerren bosgarrena edizioa egingo du aurtengo udan. Uztailaren 8tik 15era 8 eta 11 urteko gazteek Itsas Etxe Auditoriumean ospatuko diren bi tailer teknologikoetaz gozatzeko aukera izango dute. Izen ematea Udaleko webgunean eta Javier Ugarte kaleko Gazte Informazio Bulegoan egin ahal izango da astelehenetik aurrera.

ERRALDOIEN TOPAKETA IRUNEN

30. urtemuga dela eta, Bidasoako Erraldoiak ELKARTEAK Irungo Udalaren laguntzarekin erraldoien topaketa bat antolatu du datorren larunbaterako. Atzegi eta Aurreratu elkarteetako kideek protagonismo berezia izango dute 100 erraldoi baino gehiago bilduko duten jardueretan.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika