Berriak

Irungo eta Hendaiako alkateek Behobiako pasabidea berriz irekitzea eskatu dute

Bi alkateek indarrak batu dituzte bi estatuei eskatzeko mugez gaindiko egoerarekiko sentikorrak izan daitezela eta keinu txikiak egin ditzatela; hala nola mugako pasabide guztiak berriz irekitzea, bidea errazteko eta ilarak saihesteko. Izan ere, oraingo egoeran bi hirietako bideak kolapsatzen baitira, mugaz gaindiko pasabidetik haratago.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika