Berriak

DIRU LAGUNTZEN BERRI EMATEKO KANPAINA INFORMATIBOA ABIATU DU HONDARRIBIKO UDALAK

Hondarribiko Udalak kanpaina informatiboa hasi du gaur Itxeki Hondarribia! talka planak aurreikusitako diru-laguntzen berri emateko asmoz. Herritarrak informatzeaz gain, enpresa eta jarduera ekonomiko ezberdinetara iritsi nahi du era horretan udalak. Establezimenduetan, tabernetan, hoteletan, supermerkatuetan eta herriko hamaika tokitan banatzeko 5.000 diptiko prestatu ditu horretarako.

ESKU INKLUSIBOAK OIASSOKO PORTUAN

Oiasso Museotik Museoen Nazioarteko Eguna ospatu nahi dugu aurten ere. Horregatik, belaunaldi arteko tailer bat dakarkizuegu, familia osorako egokia, zuen irudimena eta dohain artistikoak frogatuko dituena.

Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak XX.ediziorako filmak aurkezteko epea luzatu du

Covid-19 pandemiaren ondoriozko osasun krisialdiari aurre egiteko deklaratutako alarma egoera dela-eta, Oiasso Erromatar Museoak jakinarazi du luzatu egin dela Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren XX. ediziorako filmak aurkezteko epea. Berez, gaur bukatzen zen, hilak 15, baina, egungo zirkunstantziak kontuan izanik, luzatu egin da, ezer berririk jakinarazi bitartean. Oinarriek diotenez, aurten, azaroaren 16tik 21era bitartean izatekoa da zinemaldia.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika