Berriak

OSTIRALEAN GANI MIRZO ERREFUXIATUENTZAT JOKO DU ITSAS ETXEAN

Gani Mirzok bihar kontzertua eskainiko du Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean 20:00etan. Irak iparraldeko Domiz errefuxiatuen kanpalekuari eskainitako kontzertua izango da, bertan senideak dituelako, eta muturreko egoeran bizi direlako. Sarreren prezioa 3 eurokoa da, eta bildutako dirua kanpalekuko bizi-baldintzak hobetzera bideratuko da. Dagoeneko eros daitezke, Arma Plazako turismo bulegoan, edo Interneten bidez.

2018KO SANMARTZIALETAKO MUSIKA PRESTATZEN

Irungo Udaleko Kultura arloa hasi da lanean 2018ko San Pedro eta San Martzial jaietako musika-programazioan. Aurreko urteetan bezala, irundarrek erabakiko dute zein taldek joko duten ekainean, eta amaierako kartelari itxura ematen hasteko, lehenik, bertako taldeak gonbidatuko dira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika