Berriak

2019KO SANMARTZIALETAKO AGENDA

Jai egitaraua esku artean, gauzak erraztearren, datozen egunetarako aurreikusitako jarduera eta ikuskizunik dibertigarrienetako batzuk aukeratu ditugu zuentzat. Hona hemen informazio guztia, egunez egun, huts egin ez dezazuen. Ondo pasa jaietan!

‘MAURIZIA’ DANTZA IKUSKIZUNA URRIAREN 1EAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Datorren urriaren 1ean, Itsas Etxea Auditoriumean Aukeran Dantza Taldearen eskutik ‘Maurizia’ ikuskizunaz gozatu ahal izango da. XIII. Dantza Zirkuituaren barnean kokatzen da emanaldia, eta sarrerak 6 eurotan saltzen dira Kutxa web gunean, ARMA PLAZAn irailaren 30 bitarte, eta ikuskizunaren egun berean Itsas Etxean. 18 urtetik beherakoentzat sarrerak 3 eurotan saltzen dira.

ITZIAR MENDIZABAL HONDARRIBIAR DANTZARIA BERRIZ HERRIAN NAZIOARTEKO DANTZA GALA BATEKIN

Larunbatean 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean nazioarteko gala bat izango da, oso ekitaldi berezia. Itziar Mendizabal hondarribiar dantzariak eta lehen mailako dantzari talde batek hartuko dute parte: Alvaro Rodríguez Piñeirak, Carlos Pinillosek, Claire Teisseyerek, Filipa de Castrok, Jean-Sebastian Colauk, eta Ryioichi Hiranik, besteak beste. Sarrerak 36 €tan daude salgai.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika